2011-03-20

Nork esan du desastre?

Atsekabea eta ezintasuna. Hau izango zen ostiraleko jaurtiketaren ondoren post honi jarriko nion izenburua. Edo zuzenean ostiralean bidali genuen azkeneko twitt-a: "Desastre". Baina kaxa eta barruan zeuden kamera eta GPSa berreskuratu ondoren ikasleek esan zidatena 180 graduko buelta eman zion egoerari: "Jabi, noiz saiatuko gara berriro?" Lehenengo momentuan porrota bezala sentitu genuena berehala lehenengo ahalegina bihurtu zen.
1. saiakera honekin gauza asko ikasi ditugu (ikasleek esana hitzez-hitz) eta askotan esaten diedan bezala ikasteko modurik onena, nahiz eta amorrua eman, hanka sartzea da. Hauek dira ikasi ditugun gauzak:
  1. Haizeak ez du batere laguntzen, 30 km/h-koa baino handiagoa batez ere. Nahiz eta kokaleku zehatza eman Aenari jaurtiketa egiteko hobe metro batzu mugitu leku hobea bilatu eta babesean egoteko. Haizeak eraman zuen lehenengo globoa (paratxuta eta kaxarik gabe). Honek globoari eragiten zion indarrak askatu zuen paratxutari lotzen zion soka.
  2. Hobe lehenago atera eta denbora soberan izan. Presak ez du batere laguntzen eta hori izan zen bigarrengo saiakeraren ondamendia.
  3. Globo txikiak (betikoak) puztutzeko erreguladorea ez da batere egokia bi metro diametroko globo bat puztutzeko. Globoa puztutzeko ordu bat behar izateak ez bu batere laguntzen.
  4. Gehiegi puztutzeagatik globoa eztanda egiteko arriskurik ez dago. Gogoratu 30 km-tara dagoenean 9 metrotako zabalera hartzen duela. Beraz, hobe pixka bat pasatzea motz gelditzea baino.
  5. Poiektuak ilusio handia sortu du Hirukiden: ostiralean ikasle pila bat zeuden gure proiektuari begira: lehen hezkuntzako 2. ziklo osoa, DBH ikasle asko (atsedenaldian aretoan guri begira), batxilergoko ikasle asko, irakasleak, lagunak...
  6. Proiektu teknologiko bezala jaio zena, emozio eta ilusio proiektua bihurtu da.
Mila esker animoak bidali dizkiguzuen guztiei.
Nork esan du desastre?







4 iruzkin:

Gartxot dijo...

Nik Gasteiztik ezin izan nuen zuzenean jarraitu, zeren seinalea ez zen behar bezain potentea. Hurrengoan bai ez dudala galduko eta bertatik ikusiko dut.
Izugarria izan behar du bertatik bizitzea.
Hori bai hurrengoan haizerik gabe. Gainera izugarrizko esperientzia izango duzue orfurako eta lortuko dugu estratosferaraino bidaltzea.
Beraz, zita noiz?
Animo!

gartxot

Jabi Luengo dijo...

Aupa, Gartxot:
Bai, izugarria izan zen esperientzia. Izugarria eta porrotaren ondoren atsekabez bustia. Eskerra ikasleei: haien animoak egoerari buelta eman zien, guztiz.
Berriro noiz? Ba, offline hitz egin degun bezala Aste Santu oporren ondoreneko ostiralean egingo degu: maiatzaren 6ean, ostirala.
Egia da Aste Santu aurretik jaurtiketa egitea zela hasiera baten pentsatuta geneukana, baina ondoren egiteak ez du gehiegi atzeratzen proiektua, oporretako bi aste horiek guztiz inaktiboak baitira.
Makinaria berriro martxan jarri behar degu: baimenak, erosketak, konponketak... eta atzera kontua ere!!
Mila esker iruzkinagatik.
Jabi.

Txaro dijo...

Proiektu honen berri izan nuenean asko poztu nintzen eta are gehiago ostegunean jakin nuenean zuek egiten zenutena "zuzenean" ikusteko LHko 2.zikloko ikasleak biltzekotan geratu zirela. Hirukiden egiten diren ekintza garrantzitsu hauekin bat egitea oso egokia iruditzen zait.

Egun horretan gu Madrilen ginen, baina egunean zehar behin baino gehiagotan gogoratu ginen zuekin eta gure ondoan tokatu ziren beste zenbait ikastetxetakoei komentau genien baita (datu tekniko asko ez baina... guk genekien behintzat)
Larunbatean jakin nuen blog-ari esker ez zela pentsatuta zegoen moduan atera.

Baina gehien gustatu zaidana zalantzarik gabe, zera izan da, gaur goizean irakurri dudan post hau.

Hau da adimen emozionaleko aplikazio praktikoa benetan. Zenbaitek porrota esango lukeen arren, akatsetatik ikasteko ahalegina, bizi izandako emozioak (hasieran frustrazioa, pena... eta, azkenean, berriro saiatzeko ILUSIOA, GOGOA).
Mila esker zuek denok eman diguzuen lezioagatik eta ANIMO!!!

Txaro

Jabi Luengo dijo...

Mila esker iruzkin eder hau idazteagatik, Txaro:
Guztiz konbentzituta nago hezkuntzak hartu behar duen bidea horrelako proiektuen ildotik dijoala: alde batetik PBL edo "Project Based Learning"-en eskutik. Proiektu interdisziplinarrak, esparru asko nahasten dituena (bizitza ez al da horrela?) eta "Learning by doing" edo egiten ikasten da. Eta hauxe emozioekin lotu egiten badegu ikasitakoa ez da sekula ahazten.
Portzierto, bigarrengo saiakera, maiatzaren 6an izango da.
Ondo izan, Txaro!
Jabi.

Publicar un comentario