2011-12-14

Comments: (0)

iker eta anne CHASAT


Kaixo:
Gu Iker  Cano eta Anne Rodríguez gara eta gaurko saioan gure proiketuaren antzeko blog bat ikustea izan da lana.Guri CHASAT proiektua tokatu zaigu eta blogean irakurri duguna kontatuko dizuegu.

CHASAT (CHAminade eta SATelite) dator.Madrilgo unibertsitateko ikaskide batzuen proiektua da eta uhin estratosferikoak 35km tara bidaltzea lortu dute. Proiektua hau haninbat aldiz egin dute:

CHASAT Zero (apirila 2010) HELBURUA: eskola hainbat km tik grabatu
CHASAT I (Apirila 2010) HELBURUA: estratosfera grabatu
CHASAT II (Maiatza 2010) HELBURUA: estratosfera grabatu
CHASAT III-Beta (maiatza 2011) HELBURUA: lurra hainbat kmtik grabatu
CHASAT III (maiatza 2011) HELLBURUA: egunsentia estratosferatik grabatu
CHASAT Sol (Maiatza 2011) HELBURUA: M15 mugimendua la puerta del sol hainbat km goragik grabatu


Comments: (0)

Beste proiektua

Daedalus esperimentu onak eta interesgarriak egiten ditu. Adibidez bi karara jartzen ditu, arduinorekin abiadura, temperaturaren neurketa... egiten dute esperimentu dibertigarri hauetan. Bideotan ikusten den bezela pertsona asko parte hartzen dute.

Beste bat arte.

Comments: (0)

hola somos Fátima y Aritz lo que emos leido nos ha parecido muy avanzado ,ya que tienen mejores equipos y mas teknología.Quisieramos legar tan lejos cómo ellos para ver esas buenas imagenes.

2011-11-30

Comments: (0)

ardunoarekin probatzen



Kaixo, arduino plakan tenperatura sensorea konektatzea lortu dugu, eta klasean, tenperatura neurtzen ibili gara. Hasieran, klase barruan 22ºC-ra iritisi zen, eta gero, lehiora atera genuen eta 13ºC graduraino jaitsi zen.

2011-11-16

Comments: (0)

proiektua diseinatzen hasi gara

Hemen utziko dizuet, kaxaren eta paratxutaen diseinua:

                                                                KAXA




PARATXUTA

2011-11-08

Comments: (0)

IÑIGO LARREA

kaixo iñigo larrea naiz aurten kurtsoa errepikatzen nao eta izargalaktik proiektuarekin segitzen dut.Lengo urten oso ondo pasa nuen aurten esperoet berdin pasatzea edo hobeto.

Comments: (0)

fatimaaa.

Hola soy Fatima y decidi ir a la clse de teknología porque me gusta mucho los proyectos que se hacen.Espero que salga bien el que no estamos proponiendoo, ya que veremos buenas imagenes. Chao ;)

2011-11-07

Comments: (0)

SD Plaka

http://www.cooking-hacks.com/index.php/microsd-2gb-module-for-arduino.html

Comments: (0)

android mugikorra

Egunon! hemen gaude berriro gure lana pausoz pausoz azaltzeko, azkeneko post-an jarri genuen informazioa aldatu egin dugu, Jabik, esan zigun ikastetxeari android mugikor bat oparituko ziela eta market aplikazioarekin, aplikazio gehiago jaitxiko ahal genukeela eta horregatik ez zela beharrezkoa kamara erostea, orain gure lana market-eko orrialdean beharrezkoak diren aplikazioak bilatzea daaa!

2011-10-31

Comments: (0)

Produktuak

Baterua:
http://www.cooking-hacks.com/index.php/6xaa-battery-holder-double-layer.html
Arduino:
http://www.cooking-hacks.com/index.php/shop/arduino/arduino-uno.html
Sensoreak:

tenperatura sensorea:
http://www.cooking-hacks.com/index.php/shop/sensors/temperature/eb-temperature-sensor.html

2011-10-26

Comments: (0)

kamara aurkitu dugu :)

Kaixo 2. taldekoak hemen gara berriro, erosiko dugun kamara aukeratu dugula informatzeko. Kamara, erakutsi genizuen berdina da, baina eBay denda online-an merkeago aukitu dugunez, hori erosiko dugu!! Hurrengora arte!!

http://www.ebay.es/itm/MD80-MINI-DV-DVR-CAM-CAMARA-VIDEO-SPORT-CAMARA-SPORT-/220830881318?pt=LH_DefaultDomain_186

2011-10-19

Comments: (0)

kamararen bila!

kaixo, gu 2. taldekoak gara eta kaxan sartzeko kamara egoki bat bilatzen ari gara. Interneteko denda batean oso ekonomikoa den kamara bat aurkitu dugu, baina Jabik kamararen ezaugarriak, guk behar ditugunaren berdinak izean behar direla begiratu behar dugula, batez ere bateria oso handia ez baldin badauka, kanpo bateria sartzeko konektore bat izan behar duela, aurkitu duguna, usb konektora dauka. hemen uzten dizuegu atentzioa deitu digun link-a: http://www.aficam.es/mini-dv-c%C3%81mara-de-v%C3%8Ddeo-fotos-portatil-de-bolsillo-13mp-p-259.html?gclid=CIuY6orF9KsCFQEKfAodV1_UEA

Comments: (0)

Arduino Plaka

Atzo Iñaki, Iñigo Larre eta ni (jaime) arduino plaka aurkitu genuen eta sensoreak bilatzen hasi ginen,
gaur sensoreak bilatzen jarraitu dugu.

2011-10-11

Comments: (1)

Abian

Izar Galaktik proiektuari bultzakada bat emango diogu. Zenbait aste Scratch-en programatzen ikasi ondoren praktikan jartzeko joku bat egitea erabaki genuen, eta batzuek baita asmatu ere.
Hemendik aurrera bi taldetan banatuko gera. Talde hauen zeregina honakoa izango da:

  1. Datu bilketa: Talde honek diseinatu eta abian jarri beharko du datu bilketarako sistema bat (tenperatura, presioa...). Adibidez, 10 segunduro tenperatura irakurri (sentsore batekin) eta artxibo batean gordeko du, globoa berreskuratzen dugunean datu horiek erabili ahal izateko. Hau guztia egiteko proposaturiko gailua Arduino mikrokontroladorea da. Traste honen hardwarea librea da eta aukera izugarriak ematen ditu. Arduino plakak eta gehigarriak saltzen dituzten denda asko daude: Adafruit, Cooking Hacks... Arduinon programatzea nahiko erraza da eta guk errezago egingo dugu Modkit-i esker. Modkit zenbait plaka (Arduino barne) programatzeko ingurunea da. Modkit Scratch-en oinarrituta dago, hortaz nahiko erraza egingo zaigu bertan programatzea.
  2. Globoa: Talde honek beste gainontzeko gauzataz arduratuko da: globoa, kaxa, kamerak, GPS-a, jaurtiketa...
Erasoraar!

2011-09-21

Comments: (0)

Jaime Limousin

Kaixoo, ni Jaime naiz eta aurten fisika eta kimikan hasi nintzen baina zaila zela ikusi nuen eta teknologiara pasa naiz.
Proiktu hau itxura oso ona dauka eta espero det ondo ateratzea.
aioo

Comments: (0)

Denis

Yo soy Denis tengo15 años,e elejido tekno porque me gosta. Ahora estamos hacindo el proiecto Izar Galaktik. espero que nos funcione el proiecto y asi poder ver imagines que no e visto. Es un proiecto muy original y me gusta.

Comments: (0)

Iñaki Orbegozo

Ni albizturkoa naiz eta 16 urte ditut ,hirukideko ikaslea naiz. Ni teknon hasi nintzen globoaren proiektua gustatu zitzaidalako, eta bertako jendea gustora ikusten nituelako. Eta beste ikasgaiak bahina erresagoa zelako.

Comments: (0)

Iker Cano

Kaixo, Iker Cano naiz, aurten teknon apuntatu naiz, oso interesgarria iruditzen zait, gainera izar galaktik proiektua egitea erabaki dugu, elioz beteriko globo batikin eta bideo camara batiken, espazioko irudiak ikuasteko, aurten ere, tenperatura eta ezetasuna neurtzeko aparatuak saztuko ditugu, hau da aurten egingo duguna, espero dut dena ondo ateratzea.

Comments: (0)

Iñigo Zabala

kaixo ni iñigo naiz.

Aurten tenknora apuntatu naiz oso asignatura interesgarria iruditzen zaidalako eta proiektuan parte hartu nahi dudalako.

Proiektu honetan gauz asko egingo ditugu baina geien gustatu zaidana pirinioetara egin behar dugun bidaia da.

:)

Comments: (0)

kaixo

Asier naiz eta 16 urte ditut. Tolosako Hirukide Eskolapios-ekin Izar Galaktik proiektua, oso ondo dagoela, egiten ari gara. Proiktuarena espero degu ondo ateratzea gero kamaran bitartez grabaketa ikusteko. Hau Teknoko asignaturan egiten dugu.

Comments: (0)

Anne Rodriguez

kaiiiiiiiiiiixoo! nere izena anne da eta aurrten aukerazko ikasgaian, teknorekin gelditu naiz, hasieran, fiski arloan negoen, baiana urrengo urtean letrako batxillerra egin behar dudanez, fisika eta kimika oso gaizki eramaten nuela jakinda teknora etorri naiz eta jabik komentatu zigun, globo bat zela aurtengo proiektua. lehengo urtekoa bezala, ea nola ateratzen den! ondo segi :)

2011-09-20

Comments: (0)

Urte berria, globo berria

Ez dakit zuei, niri behintzat udara amen batean pasa zait.
Baina hementxe gera berriro kaña pixka bat emateko asmoz. Tekno 4ko ikasgaian aurten ere proiektu honekin jarraitzeko asmoz abiatu gera, ideia berriekin, talde berriarekin eta garrantzi handiena daukana, ilusio berriarekin. Ideiei dagokienez, joango gera poliki-poliki azaltzen blog honetan. Taldeari dagokionez hamarrekoa osatu degu, gehienak berriak eta pare bat beteranoak (hainbeste gustatu zitzaien proiektua kurtsoa errepikatzea erabaki zutela). Hona hemen taldea:

IKER CANO
IÑIGO ZABALA
CAROL QUIÑONEZ
FATIMA ORTEGA
IÑAKI ORBEGOZO
ASIER LEON
JAIME LIMOUSIN
ARITZ ZINKUNEGI
DENIS BAKREV
IÑIGO LARREA
ANNE RODRIGUEZ


Gaurko saioan bere norberak blog honetan bere burua aurkeztea eskatu diet.
Bagoaz!

2011-07-10

Comments: (0)

PBLesp aurkezpena

Bihar uztailak 11 Donostiako Irakasleen Unibertsitate eskolan ospatuko diren 1. PBL jardunaldietan izango gara gure proiektua aurkezten. Hantxe erabiliko dugun Prezi.com-en egindako aurkezpena atxikitu dugu jarraian.
Ea zer moduz ateratzen den!! Portzierto, txoritxo batek esan digu Jardunaldiak streaming bidez jarraitzea badagoela, erne!!

2011-06-22

Comments: (0)

28 Kanalan bisita

Atzo 28 Kanalako lagunek bisita egin ziguten gure proiektua gertutik ezagutzeko. Iñigo Matxain, Jessmine eta Jabiri galderatxo batzu egin eta Izar Galaktik proiektuaren inguruko irudiak atera ondoren 28 Kanala telebista lokalean hasi dira gure berri ematen. Aaay, zein itxusiak garen!!

Hirukideren proiektua from 28 Kanala on Vimeo.

2011-05-24

Comments: (2)

Hirukideko Klaustroan

Bihar, asteazkena, Hirukideko Klaustro orokorrean aurkeztuko degu gure proiektua. Bertan Prezin egindako aurkezpentxo bati esker azalduko degu hiruzpalau minututan Izar Galaktik-eko nondik norakoak. Bideoaren proiekzioarekin bukatuko degu aurkezpena.


2011-05-20

Comments: (2)

Izar Galaktik II bideoa

Hurrengo asteazkenean Hirukideko klaustro orokorrean Izar Galaktik proiektua aurkeztuko degu. Bertan sortu degun bideo labur hau proiektatuko degu.
Goza ezazue!

2011-05-17

Comments: (0)

PBL Jardunaldietan

logoder241x144Aurten Donostian 1. Proiektuetan oinarrituriko Ikaskuntza Jardunaldiak (PBL) ospatzen dira uztailak 11 eta 12an. Eta bertan Izar Galaktik proiektua aurkeztuko degu. Horretarako lanean hasi gara buru-belarri, bideoak editatzen, Google Earth-en gure globoak egin zuen ibilbidea simulatzen, aurkezpena eraikitzen...
Ilusio handia egiten digu parte hartzeak; beno, tarteka kakalarria ere sortzen digu jendearen aurren hitz egin beharrak ere.
Soberan erakutsi degu erronken aurrean ez garela kikiltzen, beraz animo!!
Hementxe ikus dezakezu PBLESP-en gure proiektuari buruz idatzi dutena.

2011-05-13

Comments: (0)

Aurkitu degu!!


Zortea? Gure ustetan BAI. 40º azpiko tenperaturak jasan, hodei geruza handi bat zeharkatu eta Bardeetatik Piriniotara 100 kilometro baino gehiago zeruan egin ondoren, ez al da miraria gure globoa hain errez aurkitzea?
Aurkitu bai, naiko errez. GPS-ak eman zigun kokapena ez zeukan inongo akatsik. Beste kontua izan zen lurretik 10 bat metrotara egotea zuhaitz baten adarretik zintzilik. Hau poza hartu genuen han ikustean oso osorik (globoa lehertuta, hori bai). Horrela aurkituko genuela pentsatzen genuen eta pronostikoa bete zen. Horregatik Santa Engrazira abiatu baino lehen zenbait materiala eskuratu genuen: aluminiozko makil teleskopiokoak (eskolan amaraunak kentzeko erabiltzen ditugunak ;), aizkora eta eskaladako soka, mosketoiak eta arnesa. Lehenik makilekin saiatu ginen baina oso altu zegoenez ezin genuen indarrik egin globoa botatzeko.Bigarrengo aukera: aldamenean zegoen arbola mehe bat sokari lotu eta tiraka eginez honen adarrek globoari jotzen zioten... arbola mehea lurrera bota arte. Etsipenaren aurrean aizkora erabiltzeko tentazioak izan genituen baina Olasagasti Igeldon ahaztu zitzaigulaz ohartu ginen. Azkenik eskaladako sokaren muturrean mosketoiak lotu genituen pixua handituz errezago jaurtitzeko. Horrela hogeigarrenean lortu genuen mosketoiak adarran gainetik pasa eta soka globon ondoan zintzilik gelditzeko. Sokasalton bezala baina bertikalki sokari eragin genion globoan inguruan korapilatzeko. Azkenik sokatik tiratu eta behera, globoa eta adarra. Pozaren pozez trasteak jaso eta herrian freskagarri bat hartu ondoren Tolosara bueltatu ginen gure altxorrarekin.
Etxean poza gazitu zitzaigun globoak zeraman kamerak grabatutako bideoa ikusterakoan: 51 minutu soilik grabatu zituen. Iraupen honi gainera hasierako bost minutuak kendu behar dizkiogu (globoa prestatzen). Gainontzekoan hodeiak zeharkatzen dituenean ez da ezer ikusten, eta hauen gainetik irtetzerakoan kamera babesten zuen kristala lausotuta dago hodeien hezetasunagatik. Badirudi hotzak edo hezetasunak (edo bi faktoreek) kameran edo baterietan eragin zuzena dutela eta horregatik itzali egiten da.Pena izugarria, baina horrela izan da. Halere gure globoa lurretik 30 kilometrotara egon eta proiektua arrakastatsua izan dela badakigu, eta horretaz harro sentitzen gera. Hemendik aurrera eta ikasturtea bukatu bitartean gure esperientzia zabaltzeko materiala sortzen arituko gera zuen esku egoteko. Material hau sortu heinean blog honetan argitaratuko degu.
Mila esker proiektu honetan animatu gaituzuen guztiei!!

2011-05-08

Comments: (0)

5, 4, 3, 2, 1, GORA!!



Jaurtiketa arrakastatsua izan zen. Helio botilako erreguladorearekin arazotxo batzu izan ondoren globoa tope puztu genuen (ikaragarria zen guztiz puztuta). Paratxuta eta kaxa lotu eta GORA!! Abiadura handiz igotzen hasi zen, baita iparralderunzko norabidea hartu ere. Une zirraragarria izan zen, ikaragarri pozik geunden.
Trasteak jaso eta GPSaren seinaleari begiratu genion. Jaurtiketatik 20 minututara globoa Caparroson gainean zegoen. Furgoneta hartu eta jazarpen-lasterketari ekin genion. Zangotza ingurura iritsi ginenean GPS seinalea galdu genuen, GPS kome
rtzialak 10 kilometrotatik gora ez dabiltzalako. Hantxe bazkaldu eta seinalea berreskuratu genuenean Isaba gainean zegoen!! Gartxotek goizean "haize honekin Frantzian bukatuko degu" esan zuen, baita asmatu ere. Erabakia hatzeko garaia zen: jarraitu ala ez? hortan geundela azkeneko bi seinaleak kokapen berean zeudela ikustean zeraz jabetu
ginen: lurreratu da!! Santa Engrazin, Belagoako muga pasa eta handik gertu. Erabakia hartu genuen: furgonetara!!
Ordu t'erdi eta Pirinioak zeharkatu ondoren Santa Engrazira iritsi ginen, baina hara ustekabea: gure mobilen kobertura oso kaxkarra zen (eta hornitzaile frantzesa...$). Ez genuen GPS koordenadak mapa batean kokatzeko aukerarik gure GPSak (Android mobilak) internet behar baitzuten lan hori betetzeko. Inguruak miatu ondoren Tolosara bueltatzeko erabakia hartu genuen, han ez zegoen zer eginik. Amorru punttu batekin sartu gine
n furgonetara: gure kaxa han zegoen, inguruan!
Portzierto, Belagoa inguruan bidean azeri batek lagundu zigun.
Tolosara iritsi ginenean erreskate misioan pentsatzen hasi ginen, baina asteburua tamalez ezinezkoa zitzaigun.
Aste honetan zehar ZIUR kaxa Tolosara bueltatuko da. Kontatuko dizuegu.

2011-05-05

Comments: (0)

Ea oraingoan!


Furgoneta kargatuta daukagu dagoeneko eta odola irakiten. Ea oraingoan planeten kokapena, haizea eta zorteak laguntzen digun. Bihar goizeko zazpitan abiatuko gera Valtierrarantz eta 10:30tan Aenako baimena daukagunez globoak gora egingo du. Twitterren jarraitzeko aukera izango dezu gure abentura.
Bagoaaz!!

2011-04-06

Comments: (0)

Mila esker, Inemet eta Vaisala!!


Post hau bi enpresa eta pertsona bati esker mila emateko idazten dugu: pertsona, Luis M. Gallardo Duperier da lehenengo momentutik animoak eta gure proiektuan interesa handia erakutsi duelako. Luis Inemet enpresako gure kontaktua da eta globoak eta paratxutaz hornitu digu. Bigarrengo jaurtiketa honetan erabili behar ditugun materialak dohan lortu dizkigute Vaisala radiosondak ekoizten dituen enpresari esker.

Mila esker Izar Galaktik taldearen izenean!!

2011-03-31

Comments: (2)

Berriro martxan

Aste honetan kaxa zahar-berritzeko lanetan gabiltza. Azkeneko jaurtiketan jaso zituen kolpeen ondorioz nahiko egoera kaxkarrean baitzegoen (5 kilometro arrastaka). Kola pixka bat hemendik, zinta pixka bat handik... eta tapa berria. Soka berriak ere jarri behar izan ditugu, aurrekoak globoak eraman zituelako.
Globo berriak ere eskatu ditugu eta zai gaude ea 2x1 egiten digute. Aenari ere baimena bidali diegu, baina ez digute ohartarazi jaso dutenik.
Animo, ekipo!!



2011-03-20

Comments: (4)

Nork esan du desastre?

Atsekabea eta ezintasuna. Hau izango zen ostiraleko jaurtiketaren ondoren post honi jarriko nion izenburua. Edo zuzenean ostiralean bidali genuen azkeneko twitt-a: "Desastre". Baina kaxa eta barruan zeuden kamera eta GPSa berreskuratu ondoren ikasleek esan zidatena 180 graduko buelta eman zion egoerari: "Jabi, noiz saiatuko gara berriro?" Lehenengo momentuan porrota bezala sentitu genuena berehala lehenengo ahalegina bihurtu zen.
1. saiakera honekin gauza asko ikasi ditugu (ikasleek esana hitzez-hitz) eta askotan esaten diedan bezala ikasteko modurik onena, nahiz eta amorrua eman, hanka sartzea da. Hauek dira ikasi ditugun gauzak:
  1. Haizeak ez du batere laguntzen, 30 km/h-koa baino handiagoa batez ere. Nahiz eta kokaleku zehatza eman Aenari jaurtiketa egiteko hobe metro batzu mugitu leku hobea bilatu eta babesean egoteko. Haizeak eraman zuen lehenengo globoa (paratxuta eta kaxarik gabe). Honek globoari eragiten zion indarrak askatu zuen paratxutari lotzen zion soka.
  2. Hobe lehenago atera eta denbora soberan izan. Presak ez du batere laguntzen eta hori izan zen bigarrengo saiakeraren ondamendia.
  3. Globo txikiak (betikoak) puztutzeko erreguladorea ez da batere egokia bi metro diametroko globo bat puztutzeko. Globoa puztutzeko ordu bat behar izateak ez bu batere laguntzen.
  4. Gehiegi puztutzeagatik globoa eztanda egiteko arriskurik ez dago. Gogoratu 30 km-tara dagoenean 9 metrotako zabalera hartzen duela. Beraz, hobe pixka bat pasatzea motz gelditzea baino.
  5. Poiektuak ilusio handia sortu du Hirukiden: ostiralean ikasle pila bat zeuden gure proiektuari begira: lehen hezkuntzako 2. ziklo osoa, DBH ikasle asko (atsedenaldian aretoan guri begira), batxilergoko ikasle asko, irakasleak, lagunak...
  6. Proiektu teknologiko bezala jaio zena, emozio eta ilusio proiektua bihurtu da.
Mila esker animoak bidali dizkiguzuen guztiei.
Nork esan du desastre?







2011-03-17

Comments: (0)

Jaurtiketa zuzenean streaming bidez


Streaming live video by Ustream

2011-03-16

Comments: (0)

Aenako baimena


Bai, baimena degu!!
Gaur goizean iritsi zaigu Aenako baimen ofiziala globoa guk eskatutako baldintzetan jaurtitzeko. Dokumentuan ere haiek inguruan dabiltzan hegazkinei bidaliko dieten ohartxoa (NOTAM) agertzen da, gure proiektuko xehetasunekin: abiadura, altuera, kolorea...
Jaurtiketa baino 30 minutu lehenago Zaragozako kontrol dorrera deitzeko eskatzen digute aurrikusi bezala jautiketa gauzatuko dela jakiteko.
Bi egun besterik ez!!

2011-03-15

Comments: (0)

3 egun falta dira!

Eta zirrarak eta nerbioak gorputzean okupak bihurtu dira. Ostiraleko planning-a prestatzen hasi gera:

7:30 Zezen plazan furgoneta hartu eta "karretera eta manta".
9:15 Valtierrako Restopean gosaria, indarrak hartzeko.
10:45 Jaurtiketarako puntura iritsi, dena prestatu eta GPS probak egin.
11:00 LAUNCH!! Trasteak bildu eta lehengo GPS irakurketak aztertu. Furgoneta hartu eta persekuzioari ekin.
13:30 Gure kaxatxoak lurra hartu beharko luke. Ea GPSa txintxo portatzen den eta azkeneko arrastoak kaxaren kokapen zehatza ematen digun
14:00 Bazkaldu eta edari bezala bi aukera: txanpaina edo malkoak.
14:30 Bueltarako bidaia.
16:15 Tolosan.

Gaur Teknoko saioan materialen zerrenda hartu eta kaxatan sartzen hasi gera. Gauza batzu oraindik falta dira, adibidez globoa puzteko erabiliko dugun tuboa, toldoa (lurrean zabaltzeko globoa puztutzerakoan) eta hainbat detaile. Gutxi falta da, animo!


2011-03-10

Comments: (2)

Azken orduko aldaketak

Asteburu luze honetan azkeneko proba batzu egiteko aprobetxatu degu. Eskerrak honi ohartu gera GPSak ez duela seinalerik bidaltzen kaxari tapa jarriz gero. Honek bultzatu gaitu GPSaren kokapena aldatzera. Tapan zulo bat utziko degu GPSaren antenak zerua ikusi ahal izateko, oztoporik gabe. Honen arriskua zera da: kanpoko 40° azpiko horiek ea ez duten eraginik, baina ez dugu beste aukerarik.
Gaur lan hori hartu degu argazkian ikus dezakezun bezala.


2011-03-01

Comments: (0)

Material eta erreminten zerrenda

Martxoaren 18an jaurtiketara eraman behar dugun materiala hauxe da eta ez ahazteko horrelako zerrenda prestatu dugu.
Proiektuko materiala:
  • kaja
  • paratxutea
  • pilak (litiozkoak)
  • globoa
  • gps-a
  • kamara
Proiekturako behar ditugun erremintak:
  • helioa
  • zinta amerikana
  • zinta aislantea
  • metro bat
  • kuterra
  • 2 mosketoi
  • kola
  • lotitea
  • tamaina ezberdinetako bridak
  • alikatea
  • destornilladorea:planoa eta estrellakoa
  • manta termikoa
  • soka
  • guanteak (latexkoak)
  • guraizeak
  • poliespana
  • papera
  • manta bat
  • alambrea
  • txapakumea
  • mobila
  • ordenagailua
  • argazki kamara
  • metxeroa
  • kristal zatia

2011-02-28

Comments: (0)

Globoak eta paratxuta iritsi dira



Ostiralean iritsi ziren agindu bezala globoak eta paratxuta. Bi globo, 800 eta 1200 gramuko pisuarekin. Kaxatik atera eta begiradatxo bat bota ondoren berriro kaxan sartu ditugu, zulatzeko arriskua txikitzeko, izan ere Tekno tailerreko mahaiak iltzez josita baitaude.
Paratxutak plastiko pieza borobila eramaten du azpikaldean, erorketan paratxuta hobeto zabal dadin. Horren azpian mosketoi bat jarri diogu jaurtiketako egunean kaxa modu errazean lotzeko. Paratxuta egia esan nahiko "sinplea" iruditu zaigu: plastikoa eta soka batzuk besterik ez dauka. Diseinua nolakoa den ikustita, hurrengo batetarako erraza egingo zaigu kopiatzea.

2011-02-24

Comments: (0)

Globoak eta paratxuta bidean daude


Globoa eta paratxuta Madrilgo enpresa bati erosi dizkiogu: Inemet. Gaur sorpresa handia hartu degu enpresa honetako komertzialak beste globo bat opari bidaltzen digula esan digunean. Globo hau bestea baino txikiagoa da (800 gr) baina printzipioz gure sonda altxatzeko naikoa da. Horregatik globo hau erabiliko degu eta beste (1200 gr) bigarrengo sonda batetarako gordeko degu.

2011-02-23

Comments: (0)

AENAko baimena


Globo sonda batek espazio aereoan sor dezaken "istiluak" ekiditzeko Aenak horrelako ekintzetan aritzeko protokolo zehatza dauka. Lehenik eta behin haiekin telefonoz hitz egin genuen eta ondoren posta elektronikoz jarraibideak eta bete behar den formularioa helarazi zizkiguten. Formularioan globoaren jaurtiketa puntua, ibilbide estimatua, igotzeko eta erortzeko abiadura eta hainbat datu eskatzen ditu. Datu hauek idatzi, sinatu eta dagoeneko bidali diegu bueltan formularioan. Haien esanetan arazorik balego gurekin harremanetan jarriko liratezke. Ea zortea dugun!

2011-02-22

Comments: (0)

Kaxarekin jarraitzen degu

Atzo kamera estratosferako -40° C-etatik babesteko plastikozko "kristala" jarri genion kaxari baina kola zabaldu egin zen eta kristala lausotu. Gaur beste bat moztu eta itsasiko diogu.
Paratxutera dijoazen sokak ere mozten ari gara kaxa zeharkatu eta azpikaldera lotuz, argazkian ikus daiteken bezala.



2011-02-20

Comments: (0)

Jaurtiketa eta ibilbide estimatua

Hurrengo astean Aenari derrigorrezko baimena eskaera egin behar degu. Eskaera honetan jaurtiketako puntu zehatza argitu behar da. Tuteratik gertu izango zela jadanik erabakita geneukan baina puntu zehatza ez ordea. A15 autopistako irteera batetik gertu izatea abantaila litzateke eta horregatik Valtierratik gertu dagoen 13. irteeratik N113 errepidea hartu eta metro batzuetara dagoen borda aukeratu degu jaurtiketarako. Izar Galaktik antzeko proiektuan ikusi degun modura, jaurtiketa eta globoaren lurreratze puntuak ez dira 40 kilometro baino gehiago alderatzen eta gehienetan ipar-ekialderako norabidea hartzen du. Hori kontutan izanik ibilbide eta lurreratze estimatu bat markatu ditugu. Google Mapseko "Nire mapak" zerbitzua erabiliz mapa pertsonalizatu bat sortu degu puntu esanguratsuak eta hainbat informazio itsasteko. Hona hemen:



Ikusi Izar Galaktik I mapa handiago batean

2011-02-19

Comments: (0)

Kaxa egiten

Aste honetan zehar poliexpaneko kaxa eraikitzen aritu gera. Alde batetik zatiak moztu eta bestetik kolaz itsasten. Hasiera batean kola "termofusiblea" hobea izango zelakoan proba bat egin genuen, baina betiko kola txuria irabazle atera da. Argazkian ikus dezakezun bezala, kaxaren paretak eginak daude. Loturak silikonaz birpasatuko ditugu eta kameran objetiboa babesteko plastilozko filtroa jarriko diogu kanpotik.
Hurrengo astean zenbait ekintza aurrera aterako ditugu, globo, paratxutan eta helio botilan erosketa eta Aena-n baimen eskaera besteak beste.


2011-01-31

Comments: (0)

gps

GPS berria hemen daukagu eta web orri honetan ematen digu koordenada guztiak:

2011-01-24

Comments: (0)

globloa botatzeko lekua

Guk globoa tudelatik botatzea erabaki dugu.


Ver mapa más grande

Comments: (0)

globoaren informazioa

Guk aukeratu dugun globoa 200g-koa izan da.
Hemen dugu globoen informazioa:
http://www.inemet.com/pdf/sondeo/lista.htm

2011-01-18

Comments: (0)

Android in Space - the full story

Aurreko bideon azalpena dezue hau. Globon jaurtiketa eta barruko "tripak" ikusten direlarik.


Comments: (0)

GPS berria

Hau da guk hautatu dugun GPS berria. Beste bi GPS geneuzkan baino bat gaizki atera zitzaigun eta bestearentzako ez zegoen aplikaziorik. Orduan guk GPS hau hautatu dugu zeren eta 10 minuturo ohar bat bidaltzen du web orri batetara non dagoen esanez eta horrela guk jakiten dugu non dagoen momentu guztietan.
Informazio gehiago url honetan:

http://www.findmespot.eu/sp/index.php?cid=101