2014-05-05

Comments: (0)

Proiektuaren hasiera

Gure proiektuan Trakuinoa eta Arduinoa erabili behar dugu. Plaka elektronikoa egiteko Radiometrixeren orrialdean irrati igorgailu bat erosi dugu eta horri esker jakingo dugu nundikan dabil gure globo sonda. Orain pieza ezberdinak ari gara erabiltzen, hain zuzen resistentziak, reseteko botoia, GPSa,...

Gure proiektuari hasiera eman diogu:

Piezak iristean hasiera eman genion proiektuari eta hasieran gure pedidoan estainadore berria erosi genuen, eta estainadorearen elektrizitatearen korrientea handiagoa zen eta orduan ezin izan genuen erabili, eta estainadore zahar bat erabiltzen ari gara.

Orain pieza txikiagoak ari gara estainatzen eta oso ondo gabiltza, gure irakasleen laguntzarekin , Mirian Albisu eta Jabi Luengo.

Comments: (0)

IG IV - Zunda estratosferiko bidaiaria

Beste urteetako Izar Galaktik proiektuko esperientzian aurrera pauso bat eman nahi degu. Aurreko urteetan estratosferara bidali ditugun zundak bidaia bideoz grabatu izan dute baina globoa lehertu ondoren lurrera erortzen zen 2-3 ordutako bidaia egin eta gero.

Aurten presio handiko globoa erabili nahi degu, estratosferan dagoen presio txikin eraginez ez lehertzeko. Horrela eta beste arazorik egongo ez balitz globoak ordu asko (egunak?) egin ditzazke airean.

Bidaiaren jarraipena egiteko Arduino bat erabiliko genuke eta honi lotuta Trackuino plaka bat. Plaka honek irrati seinaleak bidaltzen ditu APRS protokoloa erabiliz, hainbat lekutan dauden irratizaleek seinale hauek interneten sartuz eta horrela aprs.fi-n webetik jarraipena egin.