2010-10-28

Comments: (0)

EROSKETAK

Dagoeneko bideo kamera erosi dugu, 59,90€-tan, seguruasko astelehenean ekarriko digutela. GPS-a ere erosi dugu 109,90€-tan eta astearterako bidaliko digute. Bideo kamera pixmanian erosi dugu eta ordainketa erraza izan da, berdin gertatu zaigu gps-arekin baina tienda.zonagps.com-ean erosi dugu.

Ostiralen iritsi zitzaizkigun egindako bi pedido, kamara eta gps-a.

2010-10-26

Comments: (0)

estazio meteorologikoa


http://www.pce-group-europe.com/espanol/product_info.php/info/p7976_Higrometro---Estacion-meteorologica-PCE-FWS-20.html
Emen daukagu guk aukeratutako estazio metereologikoa. Hau aukeratu dugu merkea delako eta denetatik daukalako.Estazio metereologikoa hautatu dugu informazioa bidali daitekeelako ordenagailura

Comments: (0)

Eta Peggy bidaliko bagenu?

2010-10-25

Comments: (0)

Bideokamara


Ondoan dugun argazkia,erabiliko dugun bideokamara da.
Bateriarekin ez dijoa,pilakin baizik eta horrek duen abantaila bateria baino gehiagorekin aguantatuko duela da.

Comments: (0)

Kaxaren diseinua

Gaurko egunean,kaxa diseinatu dugu.Hau eta gero,paraxutak begiratzen egon gara baino oraindik ez dakigu zer egingo dugun paraxutarekin.Paraxuta eta gero,globoarekin jarraitu dugu,diseinua eginda dago.Kaxa kartoizkoa,egurrezkoa,kortxo eta aluminiozko paperakoa izango da.Baina neurriak ez dakizkigu.

Comments: (0)

GPS-a


GPS-ak egingo duen funtzioa izango da:
Lehenengo nun dagoen lokalizatu,gero kordenada horiek mezu baten bitartez mobilera bidaltzen ditu.Eta abantaila horrez gain ordenagailuaren bitartez ere,jakin izango genituzke kordenadak.
Honako GPS hau erosiko dugu.
Eta beran dagoen argazkian,nolakoa izango zen transmisioa azaltzen da.

Jessmine,Enaitz,Iñigo eta Carol.

2010-10-21

Comments: (0)

Barruko instrumentala.


Gu lehenengo taldea geranez,barruko instrumentalaz arduratuko gara.

Hasteko, bideokamara bat erostea erabaki dugu. Kamararik ez, bideoaren kalitatea hobeagoa delako,eta bertatik argazkiak atera ditzazkegulako.GPS-GMS bat hartuko dugu lokalizatu ahal izateko gure proiektua.GPS-ak egingo duena izango da bere kordenadak zeintzuk diren abisatuko digu sms baten bidez.
Beste aldetik,guk sartu nahi duguna da estazio metereolojiko bat,tenperatura neurtu ahal izateko.
-Jessmine Alvarez.
-Enaitz Echaburua.
-Iñigo Matxain.
-Carol Quiñonez.

Comments: (0)

Lana banatzeko garaia


Eskutartean lan makala ez daukagula argi dago: proiektuko puntko momentua gure globoan jaurtiketa izango da, baina hori lortzeko aurretik egin beharreko lana luzea da: erabakiak, erosketak, probak, neurketak...
Zortzi ikasle izanda taldeka lan egitea egokiagoa iruditzen zait: antolaketa errazagoa, helburuak konkretuago eta lana erosoago egiteko aukera. Bi talde proposatzen ditu:
  1. Instrumentala: estratosferara bidaliko degun zunda barruan joango diren tramankuluak dira. Erabaki zer sartuko degun, modeloak aukeratu, probak egin...
  2. Globo zunda: aurreko taldean bezala, kaxa nola egin, sokak, paraxuta, helioa, globoa aukeratu, erosi, probak egin...

Pacific Star II from Colin Rich on Vimeo.

2010-10-19

Comments: (0)

Hau taldea!

Martxa! Atzo proposamena bota nien ikasleei. Esan beharra dago harrera guztiz positiboa izan zela, ikusita batez ere orain arte egindako proiektu "tradizionalak" alde batera utziko genituela.
Gaurko saioan ikasleek blog honetan idazteko gonbidapenak onartu dituzte. Portzierto, talde bikaina degu:
  • Erik Porras
  • Iñigo Larrea
  • Mikel Rodriguez
  • Gorka Egimendia
  • Iñigo Matxain
  • Enaitz Etxaburua
  • Jessmine Alvarez
  • Carol Quiñonez
Blogger-en izena emateaz gain Bisbal Institutuko ikasleek Meteotek08 proiektuko dokumentazioa irakurtzen aritu gera. Taldetxo honek egindako lana izugarria izan zen: proiektua, datuak, dokumentazioa, argazkiak... Idatzi duten dokumentazioak hasieratik geneuzkan zalantza asko argitzen ditu eta bidean asko lagunduko digula somatzen det.

2010-10-17

Comments: (0)

Izar Galaktik, proiektu berria

Aurten HIRUKIDEko DBH 4. mailako Teknoko ikasleoi, oraintxe hasi eta auskalo noiz arte, inoiz egin duzuen proiekturik zirraragarriena proposatzen dizuet: bidai bat espaziora.
Proiektuko nondik norakoak azaltzeko denbora izango degu, detailetxoak. Baina orain bidai honi tankera hratzeko bideo bat ikustea da errezena.
Prest zaudete?

Homemade Spacecraft from Luke Geissbuhler on Vimeo.