2011-03-16

Aenako baimena


Bai, baimena degu!!
Gaur goizean iritsi zaigu Aenako baimen ofiziala globoa guk eskatutako baldintzetan jaurtitzeko. Dokumentuan ere haiek inguruan dabiltzan hegazkinei bidaliko dieten ohartxoa (NOTAM) agertzen da, gure proiektuko xehetasunekin: abiadura, altuera, kolorea...
Jaurtiketa baino 30 minutu lehenago Zaragozako kontrol dorrera deitzeko eskatzen digute aurrikusi bezala jautiketa gauzatuko dela jakiteko.
Bi egun besterik ez!!

0 iruzkin:

Publicar un comentario