2011-02-28
Comments: (0)Globoak eta paratxuta iritsi dira
2011-02-24
Comments: (0)Globoak eta paratxuta bidean daude
Globoa eta paratxuta Madrilgo enpresa bati erosi dizkiogu: Inemet. Gaur sorpresa handia hartu degu enpresa honetako komertzialak beste globo bat opari bidaltzen digula esan digunean. Globo hau bestea baino txikiagoa da (800 gr) baina printzipioz gure sonda altxatzeko naikoa da. Horregatik globo hau erabiliko degu eta beste (1200 gr) bigarrengo sonda batetarako gordeko degu.
2011-02-23
Comments: (0)AENAko baimena
Globo sonda batek espazio aereoan sor dezaken "istiluak" ekiditzeko Aenak horrelako ekintzetan aritzeko protokolo zehatza dauka. Lehenik eta behin haiekin telefonoz hitz egin genuen eta ondoren posta elektronikoz jarraibideak eta bete behar den formularioa helarazi zizkiguten. Formularioan globoaren jaurtiketa puntua, ibilbide estimatua, igotzeko eta erortzeko abiadura eta hainbat datu eskatzen ditu. Datu hauek idatzi, sinatu eta dagoeneko bidali diegu bueltan formularioan. Haien esanetan arazorik balego gurekin harremanetan jarriko liratezke. Ea zortea dugun!
2011-02-22
Comments: (0)Kaxarekin jarraitzen degu
Atzo kamera estratosferako -40° C-etatik babesteko plastikozko "kristala" jarri genion kaxari baina kola zabaldu egin zen eta kristala lausotu. Gaur beste bat moztu eta itsasiko diogu.
Paratxutera dijoazen sokak ere mozten ari gara kaxa zeharkatu eta azpikaldera lotuz, argazkian ikus daiteken bezala.
2011-02-20
Comments: (0)Jaurtiketa eta ibilbide estimatua
Ikusi Izar Galaktik I mapa handiago batean
2011-02-19
Comments: (0)Kaxa egiten
Aste honetan zehar poliexpaneko kaxa eraikitzen aritu gera. Alde batetik zatiak moztu eta bestetik kolaz itsasten. Hasiera batean kola "termofusiblea" hobea izango zelakoan proba bat egin genuen, baina betiko kola txuria irabazle atera da. Argazkian ikus dezakezun bezala, kaxaren paretak eginak daude. Loturak silikonaz birpasatuko ditugu eta kameran objetiboa babesteko plastilozko filtroa jarriko diogu kanpotik.
Hurrengo astean zenbait ekintza aurrera aterako ditugu, globo, paratxutan eta helio botilan erosketa eta Aena-n baimen eskaera besteak beste.