2012-05-19

Irabazlek!!

Don Bosco Ikastetxeak antolatzen duen ProiektON lehiaketako irabazleak izan gera DBH mailan!! Eta hori gutxi baldin bada, proiekturik berritzaileenako saria ere guretzako izan da!!

Emozionturik gaude. Jaime eta Iñakik lan bikaina egin dute epaimahaiari gure proiektua azaltzen, garbi dago. Bideotan ikus dezakezuen bezala gure proiektua goraipatu du epaimahaiak eta sari bakarra eraman ordez bi ekarri ditugu eskolara.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Don Boscoko elektronika sailari eta lehiaketa antolatu dutenei batez ere (aupa David!). Esker mila ere K35 enpresari ere, egin duten apustua eta erakutsi duten eskuzabaltasunagatik (aupa Jon!).

Aupa Izar Galaktik!! Aupa Hirukide!!



5 iruzkin:

6D dijo...

ZORIONAK DENORI HAY EKIPO!

Jabi Luengo dijo...

Mila esker, Antxon!!
Eta bai, badegu ekipoa, bai. Ona benetan!

Txaro dijo...

Zorionik beroena denoi! Ikasturtean zehar lan handia egin duzue zailtasun guztiei aurre eginez elkarlanean eta etsi gabe. Hainbeste lan egin ondoren, horrelako saria jasotzea pozgarria izango zen, ezta? Orain ospatu, merezi duzue-ta!

gartxot dijo...

Zorionak Jabi eta zorionak ere ikasle guztiei. Zuetaz harro dago Hirukide. Animo ba eta disfrutatu! Ea aurten ere globoa airean ikusten dugun, baina hartzeko toki errazagoan erortzen den. Honek ere aurrekoak bezala frontera guztiak pasako ditu. ZORIONAK!!

Jabi Luengo dijo...

Eskerrik asko, Txaro eta Gartxot: gaur goizean zuen iruzkinak, posta elektronikoz bidalitako zorionak eta baita Facebooken idatzitako guztiak irakurtzen aritu gera.
Horrela jarraitzen badegu hurrengoa ilargira edo martera iritsiko da, jaja!!

Publicar un comentario