2011-10-11

Abian

Izar Galaktik proiektuari bultzakada bat emango diogu. Zenbait aste Scratch-en programatzen ikasi ondoren praktikan jartzeko joku bat egitea erabaki genuen, eta batzuek baita asmatu ere.
Hemendik aurrera bi taldetan banatuko gera. Talde hauen zeregina honakoa izango da:

  1. Datu bilketa: Talde honek diseinatu eta abian jarri beharko du datu bilketarako sistema bat (tenperatura, presioa...). Adibidez, 10 segunduro tenperatura irakurri (sentsore batekin) eta artxibo batean gordeko du, globoa berreskuratzen dugunean datu horiek erabili ahal izateko. Hau guztia egiteko proposaturiko gailua Arduino mikrokontroladorea da. Traste honen hardwarea librea da eta aukera izugarriak ematen ditu. Arduino plakak eta gehigarriak saltzen dituzten denda asko daude: Adafruit, Cooking Hacks... Arduinon programatzea nahiko erraza da eta guk errezago egingo dugu Modkit-i esker. Modkit zenbait plaka (Arduino barne) programatzeko ingurunea da. Modkit Scratch-en oinarrituta dago, hortaz nahiko erraza egingo zaigu bertan programatzea.
  2. Globoa: Talde honek beste gainontzeko gauzataz arduratuko da: globoa, kaxa, kamerak, GPS-a, jaurtiketa...
Erasoraar!

1 iruzkin:

Anónimo dijo...

kaixo, gu 2. taldea gara, kaxa egitea tokatu zaigu, kaxa barruan zer ipini eta nola montatu behar dugu erabakitzea de gure lana, taldea, Asier,Iker,Denis,Karol eta annek osatzen dugu.

Publicar un comentario