2011-05-24

Hirukideko Klaustroan

Bihar, asteazkena, Hirukideko Klaustro orokorrean aurkeztuko degu gure proiektua. Bertan Prezin egindako aurkezpentxo bati esker azalduko degu hiruzpalau minututan Izar Galaktik-eko nondik norakoak. Bideoaren proiekzioarekin bukatuko degu aurkezpena.


2 iruzkin:

Txaro dijo...

Argi dago globoa aurkizearekin ez dela proiektua bukatu. Aurrera dirau eta gero eta indar handiagoz.
Klaustro bilera bukatzeko era bikaina izan da gaurkoa. Proiektuaren protagonistak beraiek aurkezpena eginez eta bukatzeko prestatu duzuen bideoa ikusiz. Lujo bat!
Bukatzean beste zenbaitetan bezala zera pentsatu dut "zenbat daukagun ikasleengandik eta gazteengandik ikasteko!"
Eta jaso duzuen txalo zaparrada oso adierazgarria izan da.
Espero zuentzat PBL Jardunaldietan egin behar duzuen aurkezpenaren entsaio txiki bat izana.
Animo eta espero horren berri ere izatea blog honetan edo jardunaldiaren blog-ean

Jabi Luengo dijo...

Kaixo, Txaro:
Poz pozik gaude atzoko klaustroko txalo zaparradarekin. Gaur izan degun saioan atzoko aurkezpena izan da ardatz: zer sentitu zuten, lasain zeuden...
PBL Jaudunaldiei buruz ere aritu gera nor joango den jakiteko. Oraingoz boskotea osatu degu espedizioan.
Mila esker zure animoengatik, benetan asko laguntzen digute.
Besarkada bat!

Publicar un comentario