
Aurkitu bai, naiko errez. GPS-ak eman zigun kokapena ez zeukan inongo akatsik. Beste kontua izan zen lurretik 10 bat metrotara egotea zuhaitz baten adarretik zintzilik. Hau poza hartu genuen han ikustean oso osorik (globoa lehertuta, hori bai). Horrela aurkituko genuela pentsatzen genuen eta pronostikoa bete zen. Horregatik Santa Engrazira abiatu baino lehen zenbait materiala eskuratu genuen: aluminiozko makil teleskopiokoak (eskolan amaraunak kentzeko erabiltzen ditugunak ;), aizkora eta eskaladako soka, mosketoiak eta arnesa. Lehenik makilekin saiatu ginen baina oso altu zegoenez ezin genuen indarrik egin globoa botatzeko.

Etxean poza gazitu zitzaigun globoak zeraman kamerak grabatutako bideoa ikusterakoan: 51 minutu soilik grabatu zituen. Iraupen honi gainera hasierako bost minutuak kendu behar dizkiogu (globoa prestatzen). Gainontzekoan hodeiak zeharkatzen dituenean ez da ezer ikusten, eta hauen gainetik irtetzerakoan kamera babesten zuen kristala lausotuta dago hodeien hezetasunagatik. Badirudi hotzak edo hezetasunak (edo bi faktoreek) kameran edo baterietan eragin zuzena dutela eta horregatik itzali egiten da.
Pena izugarria, baina horrela izan da. Halere gure globoa lurretik 30 kilometrotara egon eta proiektua arrakastatsua izan dela badakigu, eta horretaz harro sentitzen gera. Hemendik aurrera eta ikasturtea bukatu bitartean gure esperientzia zabaltzeko materiala sortzen arituko gera zuen esku egoteko. Material hau sortu heinean blog honetan argitaratuko degu.

Mila esker proiektu honetan animatu gaituzuen guztiei!!
0 iruzkin:
Publicar un comentario