2011-05-24

Comments: (2)

Hirukideko Klaustroan

Bihar, asteazkena, Hirukideko Klaustro orokorrean aurkeztuko degu gure proiektua. Bertan Prezin egindako aurkezpentxo bati esker azalduko degu hiruzpalau minututan Izar Galaktik-eko nondik norakoak. Bideoaren proiekzioarekin bukatuko degu aurkezpena.


2011-05-20

Comments: (2)

Izar Galaktik II bideoa

Hurrengo asteazkenean Hirukideko klaustro orokorrean Izar Galaktik proiektua aurkeztuko degu. Bertan sortu degun bideo labur hau proiektatuko degu.
Goza ezazue!

2011-05-17

Comments: (0)

PBL Jardunaldietan

logoder241x144Aurten Donostian 1. Proiektuetan oinarrituriko Ikaskuntza Jardunaldiak (PBL) ospatzen dira uztailak 11 eta 12an. Eta bertan Izar Galaktik proiektua aurkeztuko degu. Horretarako lanean hasi gara buru-belarri, bideoak editatzen, Google Earth-en gure globoak egin zuen ibilbidea simulatzen, aurkezpena eraikitzen...
Ilusio handia egiten digu parte hartzeak; beno, tarteka kakalarria ere sortzen digu jendearen aurren hitz egin beharrak ere.
Soberan erakutsi degu erronken aurrean ez garela kikiltzen, beraz animo!!
Hementxe ikus dezakezu PBLESP-en gure proiektuari buruz idatzi dutena.

2011-05-13

Comments: (0)

Aurkitu degu!!


Zortea? Gure ustetan BAI. 40º azpiko tenperaturak jasan, hodei geruza handi bat zeharkatu eta Bardeetatik Piriniotara 100 kilometro baino gehiago zeruan egin ondoren, ez al da miraria gure globoa hain errez aurkitzea?
Aurkitu bai, naiko errez. GPS-ak eman zigun kokapena ez zeukan inongo akatsik. Beste kontua izan zen lurretik 10 bat metrotara egotea zuhaitz baten adarretik zintzilik. Hau poza hartu genuen han ikustean oso osorik (globoa lehertuta, hori bai). Horrela aurkituko genuela pentsatzen genuen eta pronostikoa bete zen. Horregatik Santa Engrazira abiatu baino lehen zenbait materiala eskuratu genuen: aluminiozko makil teleskopiokoak (eskolan amaraunak kentzeko erabiltzen ditugunak ;), aizkora eta eskaladako soka, mosketoiak eta arnesa. Lehenik makilekin saiatu ginen baina oso altu zegoenez ezin genuen indarrik egin globoa botatzeko.Bigarrengo aukera: aldamenean zegoen arbola mehe bat sokari lotu eta tiraka eginez honen adarrek globoari jotzen zioten... arbola mehea lurrera bota arte. Etsipenaren aurrean aizkora erabiltzeko tentazioak izan genituen baina Olasagasti Igeldon ahaztu zitzaigulaz ohartu ginen. Azkenik eskaladako sokaren muturrean mosketoiak lotu genituen pixua handituz errezago jaurtitzeko. Horrela hogeigarrenean lortu genuen mosketoiak adarran gainetik pasa eta soka globon ondoan zintzilik gelditzeko. Sokasalton bezala baina bertikalki sokari eragin genion globoan inguruan korapilatzeko. Azkenik sokatik tiratu eta behera, globoa eta adarra. Pozaren pozez trasteak jaso eta herrian freskagarri bat hartu ondoren Tolosara bueltatu ginen gure altxorrarekin.
Etxean poza gazitu zitzaigun globoak zeraman kamerak grabatutako bideoa ikusterakoan: 51 minutu soilik grabatu zituen. Iraupen honi gainera hasierako bost minutuak kendu behar dizkiogu (globoa prestatzen). Gainontzekoan hodeiak zeharkatzen dituenean ez da ezer ikusten, eta hauen gainetik irtetzerakoan kamera babesten zuen kristala lausotuta dago hodeien hezetasunagatik. Badirudi hotzak edo hezetasunak (edo bi faktoreek) kameran edo baterietan eragin zuzena dutela eta horregatik itzali egiten da.Pena izugarria, baina horrela izan da. Halere gure globoa lurretik 30 kilometrotara egon eta proiektua arrakastatsua izan dela badakigu, eta horretaz harro sentitzen gera. Hemendik aurrera eta ikasturtea bukatu bitartean gure esperientzia zabaltzeko materiala sortzen arituko gera zuen esku egoteko. Material hau sortu heinean blog honetan argitaratuko degu.
Mila esker proiektu honetan animatu gaituzuen guztiei!!

2011-05-08

Comments: (0)

5, 4, 3, 2, 1, GORA!!



Jaurtiketa arrakastatsua izan zen. Helio botilako erreguladorearekin arazotxo batzu izan ondoren globoa tope puztu genuen (ikaragarria zen guztiz puztuta). Paratxuta eta kaxa lotu eta GORA!! Abiadura handiz igotzen hasi zen, baita iparralderunzko norabidea hartu ere. Une zirraragarria izan zen, ikaragarri pozik geunden.
Trasteak jaso eta GPSaren seinaleari begiratu genion. Jaurtiketatik 20 minututara globoa Caparroson gainean zegoen. Furgoneta hartu eta jazarpen-lasterketari ekin genion. Zangotza ingurura iritsi ginenean GPS seinalea galdu genuen, GPS kome
rtzialak 10 kilometrotatik gora ez dabiltzalako. Hantxe bazkaldu eta seinalea berreskuratu genuenean Isaba gainean zegoen!! Gartxotek goizean "haize honekin Frantzian bukatuko degu" esan zuen, baita asmatu ere. Erabakia hatzeko garaia zen: jarraitu ala ez? hortan geundela azkeneko bi seinaleak kokapen berean zeudela ikustean zeraz jabetu
ginen: lurreratu da!! Santa Engrazin, Belagoako muga pasa eta handik gertu. Erabakia hartu genuen: furgonetara!!
Ordu t'erdi eta Pirinioak zeharkatu ondoren Santa Engrazira iritsi ginen, baina hara ustekabea: gure mobilen kobertura oso kaxkarra zen (eta hornitzaile frantzesa...$). Ez genuen GPS koordenadak mapa batean kokatzeko aukerarik gure GPSak (Android mobilak) internet behar baitzuten lan hori betetzeko. Inguruak miatu ondoren Tolosara bueltatzeko erabakia hartu genuen, han ez zegoen zer eginik. Amorru punttu batekin sartu gine
n furgonetara: gure kaxa han zegoen, inguruan!
Portzierto, Belagoa inguruan bidean azeri batek lagundu zigun.
Tolosara iritsi ginenean erreskate misioan pentsatzen hasi ginen, baina asteburua tamalez ezinezkoa zitzaigun.
Aste honetan zehar ZIUR kaxa Tolosara bueltatuko da. Kontatuko dizuegu.

2011-05-05

Comments: (0)

Ea oraingoan!


Furgoneta kargatuta daukagu dagoeneko eta odola irakiten. Ea oraingoan planeten kokapena, haizea eta zorteak laguntzen digun. Bihar goizeko zazpitan abiatuko gera Valtierrarantz eta 10:30tan Aenako baimena daukagunez globoak gora egingo du. Twitterren jarraitzeko aukera izango dezu gure abentura.
Bagoaaz!!