2012-02-29

Comments: (0)

Kaxa eta poliurietano aparra

Kaxa bukatuta daukagula, kamara, GPSa eta arduinoa barruan konprobatzen ari gara. Poliuretano aparrarekin moldeatzen ari gara kaxa. Hau lehortu egiten denean, sokentzako zuloak egin eta manta termikoarekin bildu egingo dugu.



2012-02-28

Comments: (0)

Globoaren ibilbidea aurrikusten

Zaila egiten da gure globoak hegaldian zein ibilbide jarraituko duen aurrikustea. Baimena eskatzerakoan halakorik idatzi behar degunez erreminta gutxi ditugu perdoi minimo batekin globoaren ibilbidea asmatzeko. 3 aukera ditugu honetarako:

  1. Rappeli deitu.
  2. Estatistika: aurreko urteko hegaldia dugu soilik aurrikuspena egiteko.
  3. Eguraldia eta fisika batzen dituen modelo matematiko bati galdetzea.
3. aukera honetan oinarrituz Wyoming-eko Unibertsitateak web orri bat dauka lantxo hau ikaragarri errezten diguna. Datuak sartun eta 84 orduko topea izanik gure zundak eramango duen ibilbidea kalkulatzen du eta KML artxiboa (Google Earth) ematen digu grafikoki ikusteko.

IKARAGARRIA!!






2012-02-13

Comments: (2)

Baimenarekin arazoak

Kaixo! Proiektua bukazen ari gara eta paratxuta eta kaxa bukatuta kamara, arduino eta GPSa probatzen ari gara, aldi berean, AENAk mezua erantzun digu, baimena unibertsitate batetik edo instituzio ofizial batetik eskatu behar dugula esanez, beraz gelditzen zaigun bakarra da baimena lortzea.


2012-02-06

Comments: (0)

Kaxa eta paratxuta

Kaixo! Ia proiektua bukatuta daukagu. Bakarrik kaxa egitea falta zaigu eta poliuretano estruidoarekin hasi gara egiten. Paratxuta, zakarrontziko plastikoarekin egiten ari gara eta soka batzuekin lotuko dugu kaxara. Dena otsailak 27rako prestatu behar dugu, Valtierrara joateko, Jabirekin eta beste irakasle batekin joango gara. Eskolako furgonetan eta beste kotxe batean.