2011-02-28

Comments: (0)

Globoak eta paratxuta iritsi dira



Ostiralean iritsi ziren agindu bezala globoak eta paratxuta. Bi globo, 800 eta 1200 gramuko pisuarekin. Kaxatik atera eta begiradatxo bat bota ondoren berriro kaxan sartu ditugu, zulatzeko arriskua txikitzeko, izan ere Tekno tailerreko mahaiak iltzez josita baitaude.
Paratxutak plastiko pieza borobila eramaten du azpikaldean, erorketan paratxuta hobeto zabal dadin. Horren azpian mosketoi bat jarri diogu jaurtiketako egunean kaxa modu errazean lotzeko. Paratxuta egia esan nahiko "sinplea" iruditu zaigu: plastikoa eta soka batzuk besterik ez dauka. Diseinua nolakoa den ikustita, hurrengo batetarako erraza egingo zaigu kopiatzea.

2011-02-24

Comments: (0)

Globoak eta paratxuta bidean daude


Globoa eta paratxuta Madrilgo enpresa bati erosi dizkiogu: Inemet. Gaur sorpresa handia hartu degu enpresa honetako komertzialak beste globo bat opari bidaltzen digula esan digunean. Globo hau bestea baino txikiagoa da (800 gr) baina printzipioz gure sonda altxatzeko naikoa da. Horregatik globo hau erabiliko degu eta beste (1200 gr) bigarrengo sonda batetarako gordeko degu.

2011-02-23

Comments: (0)

AENAko baimena


Globo sonda batek espazio aereoan sor dezaken "istiluak" ekiditzeko Aenak horrelako ekintzetan aritzeko protokolo zehatza dauka. Lehenik eta behin haiekin telefonoz hitz egin genuen eta ondoren posta elektronikoz jarraibideak eta bete behar den formularioa helarazi zizkiguten. Formularioan globoaren jaurtiketa puntua, ibilbide estimatua, igotzeko eta erortzeko abiadura eta hainbat datu eskatzen ditu. Datu hauek idatzi, sinatu eta dagoeneko bidali diegu bueltan formularioan. Haien esanetan arazorik balego gurekin harremanetan jarriko liratezke. Ea zortea dugun!

2011-02-22

Comments: (0)

Kaxarekin jarraitzen degu

Atzo kamera estratosferako -40° C-etatik babesteko plastikozko "kristala" jarri genion kaxari baina kola zabaldu egin zen eta kristala lausotu. Gaur beste bat moztu eta itsasiko diogu.
Paratxutera dijoazen sokak ere mozten ari gara kaxa zeharkatu eta azpikaldera lotuz, argazkian ikus daiteken bezala.



2011-02-20

Comments: (0)

Jaurtiketa eta ibilbide estimatua

Hurrengo astean Aenari derrigorrezko baimena eskaera egin behar degu. Eskaera honetan jaurtiketako puntu zehatza argitu behar da. Tuteratik gertu izango zela jadanik erabakita geneukan baina puntu zehatza ez ordea. A15 autopistako irteera batetik gertu izatea abantaila litzateke eta horregatik Valtierratik gertu dagoen 13. irteeratik N113 errepidea hartu eta metro batzuetara dagoen borda aukeratu degu jaurtiketarako. Izar Galaktik antzeko proiektuan ikusi degun modura, jaurtiketa eta globoaren lurreratze puntuak ez dira 40 kilometro baino gehiago alderatzen eta gehienetan ipar-ekialderako norabidea hartzen du. Hori kontutan izanik ibilbide eta lurreratze estimatu bat markatu ditugu. Google Mapseko "Nire mapak" zerbitzua erabiliz mapa pertsonalizatu bat sortu degu puntu esanguratsuak eta hainbat informazio itsasteko. Hona hemen:



Ikusi Izar Galaktik I mapa handiago batean

2011-02-19

Comments: (0)

Kaxa egiten

Aste honetan zehar poliexpaneko kaxa eraikitzen aritu gera. Alde batetik zatiak moztu eta bestetik kolaz itsasten. Hasiera batean kola "termofusiblea" hobea izango zelakoan proba bat egin genuen, baina betiko kola txuria irabazle atera da. Argazkian ikus dezakezun bezala, kaxaren paretak eginak daude. Loturak silikonaz birpasatuko ditugu eta kameran objetiboa babesteko plastilozko filtroa jarriko diogu kanpotik.
Hurrengo astean zenbait ekintza aurrera aterako ditugu, globo, paratxutan eta helio botilan erosketa eta Aena-n baimen eskaera besteak beste.