2011-12-14
Comments: (0)iker eta anne CHASAT
2011-12-14
Comments: (0)Beste proiektua
Beste bat arte.
2011-12-14
Comments: (0)
2011-11-30
Comments: (0)ardunoarekin probatzen
2011-11-08
Comments: (0)IÑIGO LARREA
2011-11-08
Comments: (0)fatimaaa.
2011-11-07
Comments: (0)android mugikorra
2011-10-31
Comments: (0)Produktuak
2011-10-26
Comments: (0)kamara aurkitu dugu :)
http://www.ebay.es/itm/MD80-MINI-DV-DVR-CAM-CAMARA-VIDEO-SPORT-CAMARA-SPORT-/220830881318?pt=LH_DefaultDomain_186
2011-10-19
Comments: (0)kamararen bila!
2011-10-19
Comments: (0)Arduino Plaka
gaur sensoreak bilatzen jarraitu dugu.
2011-10-11
Comments: (1)Abian
Hemendik aurrera bi taldetan banatuko gera. Talde hauen zeregina honakoa izango da:
- Datu bilketa: Talde honek diseinatu eta abian jarri beharko du datu bilketarako sistema bat (tenperatura, presioa...). Adibidez, 10 segunduro tenperatura irakurri (sentsore batekin) eta artxibo batean gordeko du, globoa berreskuratzen dugunean datu horiek erabili ahal izateko. Hau guztia egiteko proposaturiko gailua Arduino mikrokontroladorea da. Traste honen hardwarea librea da eta aukera izugarriak ematen ditu. Arduino plakak eta gehigarriak saltzen dituzten denda asko daude: Adafruit, Cooking Hacks... Arduinon programatzea nahiko erraza da eta guk errezago egingo dugu Modkit-i esker. Modkit zenbait plaka (Arduino barne) programatzeko ingurunea da. Modkit Scratch-en oinarrituta dago, hortaz nahiko erraza egingo zaigu bertan programatzea.
- Globoa: Talde honek beste gainontzeko gauzataz arduratuko da: globoa, kaxa, kamerak, GPS-a, jaurtiketa...
2011-09-21
Comments: (0)Jaime Limousin
Proiktu hau itxura oso ona dauka eta espero det ondo ateratzea.
aioo
2011-09-21
Comments: (0)Denis
2011-09-21
Comments: (0)Iñaki Orbegozo
2011-09-21
Comments: (0)Iker Cano
2011-09-21
Comments: (0)Iñigo Zabala
Aurten tenknora apuntatu naiz oso asignatura interesgarria iruditzen zaidalako eta proiektuan parte hartu nahi dudalako.
Proiektu honetan gauz asko egingo ditugu baina geien gustatu zaidana pirinioetara egin behar dugun bidaia da.
:)
2011-09-21
Comments: (0)kaixo
2011-09-21
Comments: (0)Anne Rodriguez
2011-09-20
Comments: (0)Urte berria, globo berria
Baina hementxe gera berriro kaña pixka bat emateko asmoz. Tekno 4ko ikasgaian aurten ere proiektu honekin jarraitzeko asmoz abiatu gera, ideia berriekin, talde berriarekin eta garrantzi handiena daukana, ilusio berriarekin. Ideiei dagokienez, joango gera poliki-poliki azaltzen blog honetan. Taldeari dagokionez hamarrekoa osatu degu, gehienak berriak eta pare bat beteranoak (hainbeste gustatu zitzaien proiektua kurtsoa errepikatzea erabaki zutela). Hona hemen taldea:
IKER CANO
IÑIGO ZABALA
CAROL QUIÑONEZ
FATIMA ORTEGA
IÑAKI ORBEGOZO
ASIER LEON
JAIME LIMOUSIN
ARITZ ZINKUNEGI
DENIS BAKREV
IÑIGO LARREA
ANNE RODRIGUEZ
Gaurko saioan bere norberak blog honetan bere burua aurkeztea eskatu diet.
Bagoaz!
2011-07-10
Comments: (0)PBLesp aurkezpena
2011-06-22
Comments: (0)28 Kanalan bisita
Hirukideren proiektua from 28 Kanala on Vimeo.
2011-05-24
Comments: (2)Hirukideko Klaustroan
2011-05-20
Comments: (2)Izar Galaktik II bideoa
2011-05-17
Comments: (0)PBL Jardunaldietan
2011-05-13
Comments: (0)Aurkitu degu!!

Aurkitu bai, naiko errez. GPS-ak eman zigun kokapena ez zeukan inongo akatsik. Beste kontua izan zen lurretik 10 bat metrotara egotea zuhaitz baten adarretik zintzilik. Hau poza hartu genuen han ikustean oso osorik (globoa lehertuta, hori bai). Horrela aurkituko genuela pentsatzen genuen eta pronostikoa bete zen. Horregatik Santa Engrazira abiatu baino lehen zenbait materiala eskuratu genuen: aluminiozko makil teleskopiokoak (eskolan amaraunak kentzeko erabiltzen ditugunak ;), aizkora eta eskaladako soka, mosketoiak eta arnesa. Lehenik makilekin saiatu ginen baina oso altu zegoenez ezin genuen indarrik egin globoa botatzeko.


2011-05-08
Comments: (0)5, 4, 3, 2, 1, GORA!!


2011-05-05
Comments: (0)Ea oraingoan!

Furgoneta kargatuta daukagu dagoeneko eta odola irakiten. Ea oraingoan planeten kokapena, haizea eta zorteak laguntzen digun. Bihar goizeko zazpitan abiatuko gera Valtierrarantz eta 10:30tan Aenako baimena daukagunez globoak gora egingo du. Twitterren jarraitzeko aukera izango dezu gure abentura.
2011-04-06
Comments: (0)Mila esker, Inemet eta Vaisala!!
2011-03-31
Comments: (2)Berriro martxan
Aste honetan kaxa zahar-berritzeko lanetan gabiltza. Azkeneko jaurtiketan jaso zituen kolpeen ondorioz nahiko egoera kaxkarrean baitzegoen (5 kilometro arrastaka). Kola pixka bat hemendik, zinta pixka bat handik... eta tapa berria. Soka berriak ere jarri behar izan ditugu, aurrekoak globoak eraman zituelako.
Globo berriak ere eskatu ditugu eta zai gaude ea 2x1 egiten digute. Aenari ere baimena bidali diegu, baina ez digute ohartarazi jaso dutenik.
Animo, ekipo!!
2011-03-20
Comments: (4)Nork esan du desastre?
- Haizeak ez du batere laguntzen, 30 km/h-koa baino handiagoa batez ere. Nahiz eta kokaleku zehatza eman Aenari jaurtiketa egiteko hobe metro batzu mugitu leku hobea bilatu eta babesean egoteko. Haizeak eraman zuen lehenengo globoa (paratxuta eta kaxarik gabe). Honek globoari eragiten zion indarrak askatu zuen paratxutari lotzen zion soka.
- Hobe lehenago atera eta denbora soberan izan. Presak ez du batere laguntzen eta hori izan zen bigarrengo saiakeraren ondamendia.
- Globo txikiak (betikoak) puztutzeko erreguladorea ez da batere egokia bi metro diametroko globo bat puztutzeko. Globoa puztutzeko ordu bat behar izateak ez bu batere laguntzen.
- Gehiegi puztutzeagatik globoa eztanda egiteko arriskurik ez dago. Gogoratu 30 km-tara dagoenean 9 metrotako zabalera hartzen duela. Beraz, hobe pixka bat pasatzea motz gelditzea baino.
- Poiektuak ilusio handia sortu du Hirukiden: ostiralean ikasle pila bat zeuden gure proiektuari begira: lehen hezkuntzako 2. ziklo osoa, DBH ikasle asko (atsedenaldian aretoan guri begira), batxilergoko ikasle asko, irakasleak, lagunak...
- Proiektu teknologiko bezala jaio zena, emozio eta ilusio proiektua bihurtu da.
2011-03-16
Comments: (0)Aenako baimena

Bai, baimena degu!!
Gaur goizean iritsi zaigu Aenako baimen ofiziala globoa guk eskatutako baldintzetan jaurtitzeko. Dokumentuan ere haiek inguruan dabiltzan hegazkinei bidaliko dieten ohartxoa (NOTAM) agertzen da, gure proiektuko xehetasunekin: abiadura, altuera, kolorea...
Jaurtiketa baino 30 minutu lehenago Zaragozako kontrol dorrera deitzeko eskatzen digute aurrikusi bezala jautiketa gauzatuko dela jakiteko.
Bi egun besterik ez!!
2011-03-15
Comments: (0)3 egun falta dira!
Eta zirrarak eta nerbioak gorputzean okupak bihurtu dira. Ostiraleko planning-a prestatzen hasi gera:
7:30 Zezen plazan furgoneta hartu eta "karretera eta manta".
9:15 Valtierrako Restopean gosaria, indarrak hartzeko.
10:45 Jaurtiketarako puntura iritsi, dena prestatu eta GPS probak egin.
11:00 LAUNCH!! Trasteak bildu eta lehengo GPS irakurketak aztertu. Furgoneta hartu eta persekuzioari ekin.
13:30 Gure kaxatxoak lurra hartu beharko luke. Ea GPSa txintxo portatzen den eta azkeneko arrastoak kaxaren kokapen zehatza ematen digun
14:00 Bazkaldu eta edari bezala bi aukera: txanpaina edo malkoak.
14:30 Bueltarako bidaia.
16:15 Tolosan.
Gaur Teknoko saioan materialen zerrenda hartu eta kaxatan sartzen hasi gera. Gauza batzu oraindik falta dira, adibidez globoa puzteko erabiliko dugun tuboa, toldoa (lurrean zabaltzeko globoa puztutzerakoan) eta hainbat detaile. Gutxi falta da, animo!
2011-03-10
Comments: (2)Azken orduko aldaketak
Asteburu luze honetan azkeneko proba batzu egiteko aprobetxatu degu. Eskerrak honi ohartu gera GPSak ez duela seinalerik bidaltzen kaxari tapa jarriz gero. Honek bultzatu gaitu GPSaren kokapena aldatzera. Tapan zulo bat utziko degu GPSaren antenak zerua ikusi ahal izateko, oztoporik gabe. Honen arriskua zera da: kanpoko 40° azpiko horiek ea ez duten eraginik, baina ez dugu beste aukerarik.
Gaur lan hori hartu degu argazkian ikus dezakezun bezala.
2011-03-01
Comments: (0)Material eta erreminten zerrenda
- kaja
- paratxutea
- pilak (litiozkoak)
- globoa
- gps-a
- kamara
- helioa
- zinta amerikana
- zinta aislantea
- metro bat
- kuterra
- 2 mosketoi
- kola
- lotitea
- tamaina ezberdinetako bridak
- alikatea
- destornilladorea:planoa eta estrellakoa
- manta termikoa
- soka
- guanteak (latexkoak)
- guraizeak
- poliespana
- papera
- manta bat
- alambrea
- txapakumea
- mobila
- ordenagailua
- argazki kamara
- metxeroa
- kristal zatia
2011-02-28
Comments: (0)Globoak eta paratxuta iritsi dira


2011-02-24
Comments: (0)Globoak eta paratxuta bidean daude

Globoa eta paratxuta Madrilgo enpresa bati erosi dizkiogu: Inemet. Gaur sorpresa handia hartu degu enpresa honetako komertzialak beste globo bat opari bidaltzen digula esan digunean. Globo hau bestea baino txikiagoa da (800 gr) baina printzipioz gure sonda altxatzeko naikoa da. Horregatik globo hau erabiliko degu eta beste (1200 gr) bigarrengo sonda batetarako gordeko degu.
2011-02-23
Comments: (0)AENAko baimena

Globo sonda batek espazio aereoan sor dezaken "istiluak" ekiditzeko Aenak horrelako ekintzetan aritzeko protokolo zehatza dauka. Lehenik eta behin haiekin telefonoz hitz egin genuen eta ondoren posta elektronikoz jarraibideak eta bete behar den formularioa helarazi zizkiguten. Formularioan globoaren jaurtiketa puntua, ibilbide estimatua, igotzeko eta erortzeko abiadura eta hainbat datu eskatzen ditu. Datu hauek idatzi, sinatu eta dagoeneko bidali diegu bueltan formularioan. Haien esanetan arazorik balego gurekin harremanetan jarriko liratezke. Ea zortea dugun!
2011-02-22
Comments: (0)Kaxarekin jarraitzen degu
Atzo kamera estratosferako -40° C-etatik babesteko plastikozko "kristala" jarri genion kaxari baina kola zabaldu egin zen eta kristala lausotu. Gaur beste bat moztu eta itsasiko diogu.
Paratxutera dijoazen sokak ere mozten ari gara kaxa zeharkatu eta azpikaldera lotuz, argazkian ikus daiteken bezala.
2011-02-20
Comments: (0)Jaurtiketa eta ibilbide estimatua
Ikusi Izar Galaktik I mapa handiago batean
2011-02-19
Comments: (0)Kaxa egiten
Aste honetan zehar poliexpaneko kaxa eraikitzen aritu gera. Alde batetik zatiak moztu eta bestetik kolaz itsasten. Hasiera batean kola "termofusiblea" hobea izango zelakoan proba bat egin genuen, baina betiko kola txuria irabazle atera da. Argazkian ikus dezakezun bezala, kaxaren paretak eginak daude. Loturak silikonaz birpasatuko ditugu eta kameran objetiboa babesteko plastilozko filtroa jarriko diogu kanpotik.
Hurrengo astean zenbait ekintza aurrera aterako ditugu, globo, paratxutan eta helio botilan erosketa eta Aena-n baimen eskaera besteak beste.
2011-01-31
Comments: (0)gps
2011-01-24
Comments: (0)globoaren informazioa
Hemen dugu globoen informazioa:
http://www.inemet.com/pdf/sondeo/lista.htm
2011-01-18
Comments: (0)Android in Space - the full story
2011-01-18
Comments: (0)GPS berria
