Ia bi urte pasa dira: urtebete lanean proiektua garatzen (11-12 ikasturtea) eta ia beste urte bat (12-13 ikasturtea) zain ea eguraldia noiz jartzen zen gure alde: izan ere, gutxitan gertatzen da troposfera eta estratosferako geruza guztietan iparraldeko haizea nagusi izatea.
Baina 2013ko apirilaren 24ak egun zoragarria argitzeaz gain aurretik aipatutako baldintzak ere betetzen zituen. Aurreko ostiraletik Euskalmeteko lagunek abisua pasata ziguten eta azken momentuko prestaketei ekin genien: GPSak, Arduinoa, bateriak...
Eguna iritsi zen: Iñigo Zabala, Iñigo Larrea, Jaime, Asier, Iker eta Denis ikasleak bidaiara apuntatu ziren (batzuk inkluso eskolan ez daude jada). Jokinek bere logistiko-ikusentzunezko laguntza eskeini zigun eta espediziora batu zen. Bird Center-era iritsi eta Jon Maguregik hango azpiegiturak erakutsi eta hegaztien migrazio eta haienganako eguraldiaren garrantziaz hitz egin zigun. Portzierto, inoiz inguru haietan bazabiltza, egiozu bisita bat zentru honi, ez zara damutuko!!
Ondoren gure globoa prestatzen hasi ginen. Presio handia genuen: Euskalmetek bertako "radiosondeo" estazio automatikotik egunero ordubatan zunda bat botatzen du eta egun horretan gurea batera askatu behar genuen batek besteari bideoan grabatu ahal izateko.
Jaurtiketa unean "ORAIN!!" betek denbora gelditu zuen: gure lan guztiak, emozioak, kezkak eta beldurrak atzamarrak ireki eta soka askatzearekin batera pausarazi ziren... eta ondoren "AGUR!!" oihu egin genuen. Nahiz eta hirugarren aldia izan une aparta da hauxe, globoa gora dijoala ikusteak poz handia eman zigun.
GPSak bere lana egiten hasi zen eta 10 minuturo globoaren kokapena txintxo-txintxo bidaltzen hasi zitzaigun, 10.000 metrotako muga pasa arte: GPS komertzial gehienek "kapatuta" daude altuera horretatik gora.
Isilunearen ondoren gure zundak puntu bakarra eman zigun eta hortik aurrera ez genuen besterik jaso. Beldurra eta ezkortasuna nagusitu zen gure aurpegietan: zunda lurran kontra jo eta GPSa izorratzearen mamua agertu zitzaigun. Azkeneko puntuan koordenadak bagenekien baina, zein altueran markatu ote zuen?
Azkenean kotxeak hartu eta puntu horretara joan ginen baina berandu izanik ez genuen arreta handirik jarri bilaketan.
Hurrengo egunean ordenagailua puztu eta hara non GPSak beste 4 puntu gehiago markatu zituela jabetu ginen leku berean. Hortxe zegoen!! Arratsaldean kotxea hartu eta Traslaviñara (Enkarterriak) joan ginen, baita aurkitu ere!!!
Bi urte izan dira, baina bai merezi izan duela, zalantzarik gabe.
Hona hemen emaitza, gozatu!!
2013-04-22
Comments: (0)Globoaren ibilbidearen aurrikuspena
Hona hemen asteazkenean botako degun globoaren ibilbidearen aurrikuspena. Jarraian dezuen artxiboa Google Earth-en ireki daiteke zuzenean. Asteazkenean kilometro mordoxka egin beharko ditugu...
Ibilbidea (Eskubiko botoiarekin eglin klik eta gorde honela...)
Ibilbidea (Eskubiko botoiarekin eglin klik eta gorde honela...)
Comments: (0)
Urtebete ondoren... jaurtiketa!!
Urtebete.
Hori izan da pazientzi handiz itxaron behar izan duguna Izar Galaktik proiektuko zunda bota ahal izateko. Euskalmeteko lagunek gaur baieztatu digute astezkenean eguerdiko ordubatan izango dela.
Argazkian ikus dezakezuen bezala aurrikuspena betetzen baldin bada zundak hego-mendebaldeko bidaia egingo du Cantabria eta Bizkaian arteko mugaraino.
Twitterren izango duzue informazio zehatza, argazkiak...
Hori izan da pazientzi handiz itxaron behar izan duguna Izar Galaktik proiektuko zunda bota ahal izateko. Euskalmeteko lagunek gaur baieztatu digute astezkenean eguerdiko ordubatan izango dela.
Argazkian ikus dezakezuen bezala aurrikuspena betetzen baldin bada zundak hego-mendebaldeko bidaia egingo du Cantabria eta Bizkaian arteko mugaraino.
Twitterren izango duzue informazio zehatza, argazkiak...
Comments: (0)
Zundaren kalkuluak
Cambridgeko Unibertsitateari garatutako kalkulagailu bati esker ure zundako zenbait aldagai kalkulatu ditugu: globoaren bolumena eta abiadura bertikala besteak beste:
Hau ikusita bihar globoaren puztea neurtzeko globoaren perimetroa bilduko duen soka bat moztuko degu. Eta zein izango da bere neurria? Esferaren bolumena:
Bolumena badakigu. Erradioa hauxe ateratzen zaigu
Hau ikusita bihar globoaren puztea neurtzeko globoaren perimetroa bilduko duen soka bat moztuko degu. Eta zein izango da bere neurria? Esferaren bolumena:
r=0,97m
Perimetroa kalkulatuko dugu:
Beraz moztu behar degun sokako luzera 6,12m luzera izango du. Soka honekin globoa inguratuko degu behar den bezala puztu degun jakiteko.
Comments: (0)
Egun gutxitan... Gora!
Kaixo, gure proiektua aurrera doa, euskalmetekin akordioa zehaztu dugu, kurtsoan geratzen diren azken 3 asteetan egun bat gauza guztiak hartu, prestatu eta Gautegiz-Arteagan Euskalmetek daukan Bird Centerrean botako dugu globoa, baina eguna egurialdiaren arabera zehaztuko dugu. Euskalmetekoek, gure proiektuan beste kamara bat jartzeko lortuko digute "Go Pro" kamara beraien globoa kupulatik nola ateratzen den grabatzeko. Hortaz aparte, euskalmetekoek produktura bat kontratatuko dute Bird Centerra grabatzeko eta gainera, hezkuntzarekin duten harremana ere erakutsi nahi dute, eta gure proiektua era nola landu dugun erakutsi nahi dute.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)