2013-04-25

Comments: (0)

Jaurtiketako bideo eta argazkiak



2013-04-22

Comments: (0)

Globoaren ibilbidearen aurrikuspena

Hona hemen asteazkenean botako degun globoaren ibilbidearen aurrikuspena. Jarraian dezuen artxiboa Google Earth-en ireki daiteke zuzenean. Asteazkenean kilometro mordoxka egin beharko ditugu...
Ibilbidea (Eskubiko botoiarekin eglin klik eta gorde honela...)

Comments: (0)

Urtebete ondoren... jaurtiketa!!

Urtebete.
Hori izan da pazientzi handiz itxaron behar izan duguna Izar Galaktik proiektuko zunda bota ahal izateko. Euskalmeteko lagunek gaur baieztatu digute astezkenean eguerdiko ordubatan izango dela.
Argazkian ikus dezakezuen bezala aurrikuspena betetzen baldin bada zundak hego-mendebaldeko bidaia egingo du Cantabria eta Bizkaian arteko mugaraino.
Twitterren izango duzue informazio zehatza, argazkiak...

2012-06-04

Comments: (0)

Asteazken honetarako aurrikuspena

Hauxe izango litzateke asteazken honetarako aurrikusitako globoaren ibilbidea:


Hobe itxoitea, ez?

Comments: (0)

Zundaren kalkuluak

Cambridgeko Unibertsitateari garatutako kalkulagailu bati esker ure zundako zenbait aldagai kalkulatu ditugu: globoaren bolumena eta abiadura bertikala besteak beste:


Hau ikusita bihar globoaren puztea neurtzeko globoaren perimetroa bilduko duen soka bat moztuko degu. Eta zein izango da bere neurria? Esferaren bolumena:


Bolumena badakigu. Erradioa hauxe ateratzen zaigu

r=0,97m

Perimetroa kalkulatuko dugu:


Beraz moztu behar degun sokako luzera 6,12m luzera izango du. Soka honekin globoa inguratuko degu behar den bezala puztu degun jakiteko.

Comments: (0)

Egun gutxitan... Gora!

Kaixo, gure proiektua aurrera doa, euskalmetekin akordioa zehaztu dugu, kurtsoan geratzen diren azken 3 asteetan egun bat gauza guztiak hartu, prestatu eta Gautegiz-Arteagan Euskalmetek daukan Bird Centerrean botako dugu globoa, baina eguna egurialdiaren arabera zehaztuko dugu. Euskalmetekoek, gure proiektuan beste kamara bat jartzeko lortuko digute "Go Pro" kamara beraien globoa kupulatik nola ateratzen den grabatzeko. Hortaz aparte, euskalmetekoek produktura bat kontratatuko dute Bird Centerra grabatzeko eta gainera, hezkuntzarekin duten harremana ere erakutsi nahi dute, eta gure proiektua era nola landu dugun erakutsi nahi dute.

2012-05-19

Comments: (5)

Irabazlek!!

Don Bosco Ikastetxeak antolatzen duen ProiektON lehiaketako irabazleak izan gera DBH mailan!! Eta hori gutxi baldin bada, proiekturik berritzaileenako saria ere guretzako izan da!!

Emozionturik gaude. Jaime eta Iñakik lan bikaina egin dute epaimahaiari gure proiektua azaltzen, garbi dago. Bideotan ikus dezakezuen bezala gure proiektua goraipatu du epaimahaiak eta sari bakarra eraman ordez bi ekarri ditugu eskolara.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Don Boscoko elektronika sailari eta lehiaketa antolatu dutenei batez ere (aupa David!). Esker mila ere K35 enpresari ere, egin duten apustua eta erakutsi duten eskuzabaltasunagatik (aupa Jon!).

Aupa Izar Galaktik!! Aupa Hirukide!!