2012-02-29

Comments: (0)

Kaxa eta poliurietano aparra

Kaxa bukatuta daukagula, kamara, GPSa eta arduinoa barruan konprobatzen ari gara. Poliuretano aparrarekin moldeatzen ari gara kaxa. Hau lehortu egiten denean, sokentzako zuloak egin eta manta termikoarekin bildu egingo dugu.



2012-02-28

Comments: (0)

Globoaren ibilbidea aurrikusten

Zaila egiten da gure globoak hegaldian zein ibilbide jarraituko duen aurrikustea. Baimena eskatzerakoan halakorik idatzi behar degunez erreminta gutxi ditugu perdoi minimo batekin globoaren ibilbidea asmatzeko. 3 aukera ditugu honetarako:

  1. Rappeli deitu.
  2. Estatistika: aurreko urteko hegaldia dugu soilik aurrikuspena egiteko.
  3. Eguraldia eta fisika batzen dituen modelo matematiko bati galdetzea.
3. aukera honetan oinarrituz Wyoming-eko Unibertsitateak web orri bat dauka lantxo hau ikaragarri errezten diguna. Datuak sartun eta 84 orduko topea izanik gure zundak eramango duen ibilbidea kalkulatzen du eta KML artxiboa (Google Earth) ematen digu grafikoki ikusteko.

IKARAGARRIA!!






2012-02-13

Comments: (2)

Baimenarekin arazoak

Kaixo! Proiektua bukazen ari gara eta paratxuta eta kaxa bukatuta kamara, arduino eta GPSa probatzen ari gara, aldi berean, AENAk mezua erantzun digu, baimena unibertsitate batetik edo instituzio ofizial batetik eskatu behar dugula esanez, beraz gelditzen zaigun bakarra da baimena lortzea.


2012-02-06

Comments: (0)

Kaxa eta paratxuta

Kaixo! Ia proiektua bukatuta daukagu. Bakarrik kaxa egitea falta zaigu eta poliuretano estruidoarekin hasi gara egiten. Paratxuta, zakarrontziko plastikoarekin egiten ari gara eta soka batzuekin lotuko dugu kaxara. Dena otsailak 27rako prestatu behar dugu, Valtierrara joateko, Jabirekin eta beste irakasle batekin joango gara. Eskolako furgonetan eta beste kotxe batean.



2012-01-24

Comments: (0)

Micro SD txartelaren arduino plaka

Arduinoa montatzen hasi ginenean prototipo plaka batean hasi ginen ipintzen, baina prototipo plaka globoan bidali ezin dugunez, orain, Javi irakasleak mircoSD txarteka sartzeko plaka lortu digu errazagoa eta erosoagoa izan dadin. Gaurko lana, prototipo plakan dagoen guztia mircoSD plakan eztainatu behar dugu eztainua eta eztainadorearekin. Plaka honek zuloen tartea normalizatuta dagoenez, erreztasun handia dauka.




2012-01-10

Comments: (0)

Arduino plakako konexioak

Hona hemen Fritzing Open-source programarekin egindako eskema. Jakina da Arduino plakaren gainean SD Shield bat dijoala datuak SD txartela batean grabatzeko.

2011-12-14

Comments: (0)

iker eta anne CHASAT


Kaixo:
Gu Iker  Cano eta Anne Rodríguez gara eta gaurko saioan gure proiketuaren antzeko blog bat ikustea izan da lana.Guri CHASAT proiektua tokatu zaigu eta blogean irakurri duguna kontatuko dizuegu.

CHASAT (CHAminade eta SATelite) dator.Madrilgo unibertsitateko ikaskide batzuen proiektua da eta uhin estratosferikoak 35km tara bidaltzea lortu dute. Proiektua hau haninbat aldiz egin dute:

CHASAT Zero (apirila 2010) HELBURUA: eskola hainbat km tik grabatu
CHASAT I (Apirila 2010) HELBURUA: estratosfera grabatu
CHASAT II (Maiatza 2010) HELBURUA: estratosfera grabatu
CHASAT III-Beta (maiatza 2011) HELBURUA: lurra hainbat kmtik grabatu
CHASAT III (maiatza 2011) HELLBURUA: egunsentia estratosferatik grabatu
CHASAT Sol (Maiatza 2011) HELBURUA: M15 mugimendua la puerta del sol hainbat km goragik grabatu