Cambridgeko Unibertsitateari garatutako kalkulagailu bati esker ure zundako zenbait aldagai kalkulatu ditugu: globoaren bolumena eta abiadura bertikala besteak beste:
Hau ikusita bihar globoaren puztea neurtzeko globoaren perimetroa bilduko duen soka bat moztuko degu. Eta zein izango da bere neurria? Esferaren bolumena:
Bolumena badakigu. Erradioa hauxe ateratzen zaigu
r=0,97m
Perimetroa kalkulatuko dugu:
Beraz moztu behar degun sokako luzera 6,12m luzera izango du. Soka honekin globoa inguratuko degu behar den bezala puztu degun jakiteko.
Kaixo, gure proiektua aurrera doa, euskalmetekin akordioa zehaztu dugu, kurtsoan geratzen diren azken 3 asteetan egun bat gauza guztiak hartu, prestatu eta Gautegiz-Arteagan Euskalmetek daukan Bird Centerrean botako dugu globoa, baina eguna egurialdiaren arabera zehaztuko dugu. Euskalmetekoek, gure proiektuan beste kamara bat jartzeko lortuko digute "Go Pro" kamara beraien globoa kupulatik nola ateratzen den grabatzeko. Hortaz aparte, euskalmetekoek produktura bat kontratatuko dute Bird Centerra grabatzeko eta gainera, hezkuntzarekin duten harremana ere erakutsi nahi dute, eta gure proiektua era nola landu dugun erakutsi nahi dute.
Don Bosco Ikastetxeak antolatzen duen ProiektON lehiaketako irabazleak izan gera DBH mailan!! Eta hori gutxi baldin bada, proiekturik berritzaileenako saria ere guretzako izan da!!
Emozionturik gaude. Jaime eta Iñakik lan bikaina egin dute epaimahaiari gure proiektua azaltzen, garbi dago. Bideotan ikus dezakezuen bezala gure proiektua goraipatu du epaimahaiak eta sari bakarra eraman ordez bi ekarri ditugu eskolara.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Don Boscoko elektronika sailari eta lehiaketa antolatu dutenei batez ere (aupa David!). Esker mila ere K35 enpresari ere, egin duten apustua eta erakutsi duten eskuzabaltasunagatik (aupa Jon!).
Dakizuen bezela globo batekin proiektu batean gabiltza eta bukatzeko ordua iritsi zaigu.
Azkeneko aldaketatxo batzuk egin dizkiogu, temperatura sensorea kanpoan jarri dugu temperatura errazago hartzeko eta babesteko plastikozko tapa txiki bat jarri diogu.
Globoak pisu maximo bat altxatzea zuenez kaxa bere osagai guztiekin pisatu dugu eta pisu maximoa betetzen du justu justu, kilo bat eta 50 gramu-ko pisuarekin.
Aenak ez ziguenez baimena eman globoa botatzeko, gure irakaslearen ezagun bat euskalmeten lan egiten duenez eta beraiek ere gure proilektuaren antzeko zerbait egin behar dutenez ea beraiekin globoa bota genezakeen galdetu zion. Baiezkoa eman zigunean, Bird Center, txorien migrazioa aztertzeko duten zentru bat zeukatela eta bisita bat egin genezakeela komentatu zigun. Euskalmetek globo sondak botatzeko estazio automatiko bat jarri dute eta ostiral hontan inauguratuko dute. Guk gure globoa botatzeko eguna, Aste Santuak eta egun batzuk beranduago izango da. Apirila bukaera eta Maiatza hasiera bitartean.
Estratosferan gure zundak jasango duen tenperaturari eusteko manta termiko batekin estaliko degu. Manta termikoa mendi materialeko dendetan saltzen dute, oso merke, eta erreskateetan zein edozein anbulantzitan ikus dezakezuen materiala da. Bi alde ditu, bat urre kolore eta bestea zilar koloreduna. Urre koloreduna kanpotik jarriz mantak beroa ematen du, eta alderantziz hotza.
Gaurko saioan manta termikoarekin zunda estaltzen aritu gera, argazkitan ikus dezakezun bezala.