2011-02-20

Comments: (0)

Jaurtiketa eta ibilbide estimatua

Hurrengo astean Aenari derrigorrezko baimena eskaera egin behar degu. Eskaera honetan jaurtiketako puntu zehatza argitu behar da. Tuteratik gertu izango zela jadanik erabakita geneukan baina puntu zehatza ez ordea. A15 autopistako irteera batetik gertu izatea abantaila litzateke eta horregatik Valtierratik gertu dagoen 13. irteeratik N113 errepidea hartu eta metro batzuetara dagoen borda aukeratu degu jaurtiketarako. Izar Galaktik antzeko proiektuan ikusi degun modura, jaurtiketa eta globoaren lurreratze puntuak ez dira 40 kilometro baino gehiago alderatzen eta gehienetan ipar-ekialderako norabidea hartzen du. Hori kontutan izanik ibilbide eta lurreratze estimatu bat markatu ditugu. Google Mapseko "Nire mapak" zerbitzua erabiliz mapa pertsonalizatu bat sortu degu puntu esanguratsuak eta hainbat informazio itsasteko. Hona hemen:



Ikusi Izar Galaktik I mapa handiago batean

2011-02-19

Comments: (0)

Kaxa egiten

Aste honetan zehar poliexpaneko kaxa eraikitzen aritu gera. Alde batetik zatiak moztu eta bestetik kolaz itsasten. Hasiera batean kola "termofusiblea" hobea izango zelakoan proba bat egin genuen, baina betiko kola txuria irabazle atera da. Argazkian ikus dezakezun bezala, kaxaren paretak eginak daude. Loturak silikonaz birpasatuko ditugu eta kameran objetiboa babesteko plastilozko filtroa jarriko diogu kanpotik.
Hurrengo astean zenbait ekintza aurrera aterako ditugu, globo, paratxutan eta helio botilan erosketa eta Aena-n baimen eskaera besteak beste.


2011-01-31

Comments: (0)

gps

GPS berria hemen daukagu eta web orri honetan ematen digu koordenada guztiak:

2011-01-24

Comments: (0)

globloa botatzeko lekua

Guk globoa tudelatik botatzea erabaki dugu.


Ver mapa más grande

Comments: (0)

globoaren informazioa

Guk aukeratu dugun globoa 200g-koa izan da.
Hemen dugu globoen informazioa:
http://www.inemet.com/pdf/sondeo/lista.htm

2011-01-18

Comments: (0)

Android in Space - the full story

Aurreko bideon azalpena dezue hau. Globon jaurtiketa eta barruko "tripak" ikusten direlarik.


Comments: (0)

GPS berria

Hau da guk hautatu dugun GPS berria. Beste bi GPS geneuzkan baino bat gaizki atera zitzaigun eta bestearentzako ez zegoen aplikaziorik. Orduan guk GPS hau hautatu dugu zeren eta 10 minuturo ohar bat bidaltzen du web orri batetara non dagoen esanez eta horrela guk jakiten dugu non dagoen momentu guztietan.
Informazio gehiago url honetan:

http://www.findmespot.eu/sp/index.php?cid=101