Comments: (0)
Zundaren kalkuluak
Hau ikusita bihar globoaren puztea neurtzeko globoaren perimetroa bilduko duen soka bat moztuko degu. Eta zein izango da bere neurria? Esferaren bolumena:
Comments: (0)
Egun gutxitan... Gora!
2012-05-19
Comments: (5)Irabazlek!!
Emozionturik gaude. Jaime eta Iñakik lan bikaina egin dute epaimahaiari gure proiektua azaltzen, garbi dago. Bideotan ikus dezakezuen bezala gure proiektua goraipatu du epaimahaiak eta sari bakarra eraman ordez bi ekarri ditugu eskolara.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Don Boscoko elektronika sailari eta lehiaketa antolatu dutenei batez ere (aupa David!). Esker mila ere K35 enpresari ere, egin duten apustua eta erakutsi duten eskuzabaltasunagatik (aupa Jon!).
Aupa Izar Galaktik!! Aupa Hirukide!!
2012-03-27
Comments: (0)Euskalmeten bideoa.
Bideo honetan ikus dezakegu euskalmetek globo sondak nola botatzen dituen.
http://www.youtube.com/watch?v=aO9DUXrw6Is
2012-03-21
Comments: (0)Globoa bukatu dugu
Azkeneko aldaketatxo batzuk egin dizkiogu, temperatura sensorea kanpoan jarri dugu temperatura errazago hartzeko eta babesteko plastikozko tapa txiki bat jarri diogu.
Globoak pisu maximo bat altxatzea zuenez kaxa bere osagai guztiekin pisatu dugu eta pisu maximoa betetzen du justu justu, kilo bat eta 50 gramu-ko pisuarekin.
Comments: (0)
Euskalmetekin akordioa
Aenak ez ziguenez baimena eman globoa botatzeko, gure irakaslearen ezagun bat euskalmeten lan egiten duenez eta beraiek ere gure proilektuaren antzeko zerbait egin behar dutenez ea beraiekin globoa bota genezakeen galdetu zion.
Baiezkoa eman zigunean, Bird Center, txorien migrazioa aztertzeko duten zentru bat zeukatela eta bisita bat egin genezakeela komentatu zigun. Euskalmetek globo sondak botatzeko estazio automatiko bat jarri dute eta ostiral hontan inauguratuko dute. Guk gure globoa botatzeko eguna, Aste Santuak eta egun batzuk beranduago izango da. Apirila bukaera eta Maiatza hasiera bitartean.
2012-03-05
Comments: (2)Manta termikoa jartzen
Estratosferan gure zundak jasango duen tenperaturari eusteko manta termiko batekin estaliko degu. Manta termikoa mendi materialeko dendetan saltzen dute, oso merke, eta erreskateetan zein edozein anbulantzitan ikus dezakezuen materiala da. Bi alde ditu, bat urre kolore eta bestea zilar koloreduna. Urre koloreduna kanpotik jarriz mantak beroa ematen du, eta alderantziz hotza.
Gaurko saioan manta termikoarekin zunda estaltzen aritu gera, argazkitan ikus dezakezun bezala.
2012-02-29
Comments: (0)Kaxa eta poliurietano aparra
Kaxa bukatuta daukagula, kamara, GPSa eta arduinoa barruan konprobatzen ari gara. Poliuretano aparrarekin moldeatzen ari gara kaxa. Hau lehortu egiten denean, sokentzako zuloak egin eta manta termikoarekin bildu egingo dugu.
2012-02-28
Comments: (0)Globoaren ibilbidea aurrikusten
- Rappeli deitu.
- Estatistika: aurreko urteko hegaldia dugu soilik aurrikuspena egiteko.
- Eguraldia eta fisika batzen dituen modelo matematiko bati galdetzea.
2012-02-13
Comments: (2)Baimenarekin arazoak
Kaixo! Proiektua bukazen ari gara eta paratxuta eta kaxa bukatuta kamara, arduino eta GPSa probatzen ari gara, aldi berean, AENAk mezua erantzun digu, baimena unibertsitate batetik edo instituzio ofizial batetik eskatu behar dugula esanez, beraz gelditzen zaigun bakarra da baimena lortzea.
2012-02-06
Comments: (0)Kaxa eta paratxuta
Kaixo! Ia proiektua bukatuta daukagu. Bakarrik kaxa egitea falta zaigu eta poliuretano estruidoarekin hasi gara egiten. Paratxuta, zakarrontziko plastikoarekin egiten ari gara eta soka batzuekin lotuko dugu kaxara. Dena otsailak 27rako prestatu behar dugu, Valtierrara joateko, Jabirekin eta beste irakasle batekin joango gara. Eskolako furgonetan eta beste kotxe batean.
2012-01-24
Comments: (0)Micro SD txartelaren arduino plaka
Arduinoa montatzen hasi ginenean prototipo plaka batean hasi ginen ipintzen, baina prototipo plaka globoan bidali ezin dugunez, orain, Javi irakasleak mircoSD txarteka sartzeko plaka lortu digu errazagoa eta erosoagoa izan dadin. Gaurko lana, prototipo plakan dagoen guztia mircoSD plakan eztainatu behar dugu eztainua eta eztainadorearekin. Plaka honek zuloen tartea normalizatuta dagoenez, erreztasun handia dauka.