Aste honetan kaxa zahar-berritzeko lanetan gabiltza. Azkeneko jaurtiketan jaso zituen kolpeen ondorioz nahiko egoera kaxkarrean baitzegoen (5 kilometro arrastaka). Kola pixka bat hemendik, zinta pixka bat handik... eta tapa berria. Soka berriak ere jarri behar izan ditugu, aurrekoak globoak eraman zituelako.
Globo berriak ere eskatu ditugu eta zai gaude ea 2x1 egiten digute. Aenari ere baimena bidali diegu, baina ez digute ohartarazi jaso dutenik.
Animo, ekipo!!
2011-03-31
Comments: (2)Berriro martxan
2011-03-20
Comments: (4)Nork esan du desastre?
- Haizeak ez du batere laguntzen, 30 km/h-koa baino handiagoa batez ere. Nahiz eta kokaleku zehatza eman Aenari jaurtiketa egiteko hobe metro batzu mugitu leku hobea bilatu eta babesean egoteko. Haizeak eraman zuen lehenengo globoa (paratxuta eta kaxarik gabe). Honek globoari eragiten zion indarrak askatu zuen paratxutari lotzen zion soka.
- Hobe lehenago atera eta denbora soberan izan. Presak ez du batere laguntzen eta hori izan zen bigarrengo saiakeraren ondamendia.
- Globo txikiak (betikoak) puztutzeko erreguladorea ez da batere egokia bi metro diametroko globo bat puztutzeko. Globoa puztutzeko ordu bat behar izateak ez bu batere laguntzen.
- Gehiegi puztutzeagatik globoa eztanda egiteko arriskurik ez dago. Gogoratu 30 km-tara dagoenean 9 metrotako zabalera hartzen duela. Beraz, hobe pixka bat pasatzea motz gelditzea baino.
- Poiektuak ilusio handia sortu du Hirukiden: ostiralean ikasle pila bat zeuden gure proiektuari begira: lehen hezkuntzako 2. ziklo osoa, DBH ikasle asko (atsedenaldian aretoan guri begira), batxilergoko ikasle asko, irakasleak, lagunak...
- Proiektu teknologiko bezala jaio zena, emozio eta ilusio proiektua bihurtu da.
2011-03-16
Comments: (0)Aenako baimena

Bai, baimena degu!!
Gaur goizean iritsi zaigu Aenako baimen ofiziala globoa guk eskatutako baldintzetan jaurtitzeko. Dokumentuan ere haiek inguruan dabiltzan hegazkinei bidaliko dieten ohartxoa (NOTAM) agertzen da, gure proiektuko xehetasunekin: abiadura, altuera, kolorea...
Jaurtiketa baino 30 minutu lehenago Zaragozako kontrol dorrera deitzeko eskatzen digute aurrikusi bezala jautiketa gauzatuko dela jakiteko.
Bi egun besterik ez!!
2011-03-15
Comments: (0)3 egun falta dira!
Eta zirrarak eta nerbioak gorputzean okupak bihurtu dira. Ostiraleko planning-a prestatzen hasi gera:
7:30 Zezen plazan furgoneta hartu eta "karretera eta manta".
9:15 Valtierrako Restopean gosaria, indarrak hartzeko.
10:45 Jaurtiketarako puntura iritsi, dena prestatu eta GPS probak egin.
11:00 LAUNCH!! Trasteak bildu eta lehengo GPS irakurketak aztertu. Furgoneta hartu eta persekuzioari ekin.
13:30 Gure kaxatxoak lurra hartu beharko luke. Ea GPSa txintxo portatzen den eta azkeneko arrastoak kaxaren kokapen zehatza ematen digun
14:00 Bazkaldu eta edari bezala bi aukera: txanpaina edo malkoak.
14:30 Bueltarako bidaia.
16:15 Tolosan.
Gaur Teknoko saioan materialen zerrenda hartu eta kaxatan sartzen hasi gera. Gauza batzu oraindik falta dira, adibidez globoa puzteko erabiliko dugun tuboa, toldoa (lurrean zabaltzeko globoa puztutzerakoan) eta hainbat detaile. Gutxi falta da, animo!
2011-03-10
Comments: (2)Azken orduko aldaketak
Asteburu luze honetan azkeneko proba batzu egiteko aprobetxatu degu. Eskerrak honi ohartu gera GPSak ez duela seinalerik bidaltzen kaxari tapa jarriz gero. Honek bultzatu gaitu GPSaren kokapena aldatzera. Tapan zulo bat utziko degu GPSaren antenak zerua ikusi ahal izateko, oztoporik gabe. Honen arriskua zera da: kanpoko 40° azpiko horiek ea ez duten eraginik, baina ez dugu beste aukerarik.
Gaur lan hori hartu degu argazkian ikus dezakezun bezala.
2011-03-01
Comments: (0)Material eta erreminten zerrenda
- kaja
- paratxutea
- pilak (litiozkoak)
- globoa
- gps-a
- kamara
- helioa
- zinta amerikana
- zinta aislantea
- metro bat
- kuterra
- 2 mosketoi
- kola
- lotitea
- tamaina ezberdinetako bridak
- alikatea
- destornilladorea:planoa eta estrellakoa
- manta termikoa
- soka
- guanteak (latexkoak)
- guraizeak
- poliespana
- papera
- manta bat
- alambrea
- txapakumea
- mobila
- ordenagailua
- argazki kamara
- metxeroa
- kristal zatia