2012-03-27

Comments: (0)

Euskalmeten bideoa.

Bideo honetan ikus dezakegu euskalmetek globo sondak nola botatzen dituen.
http://www.youtube.com/watch?v=aO9DUXrw6Is

2012-03-21

Comments: (0)

Globoa bukatu dugu

Dakizuen bezela globo batekin proiektu batean gabiltza eta bukatzeko ordua iritsi zaigu.
Azkeneko aldaketatxo batzuk egin dizkiogu, temperatura sensorea kanpoan jarri dugu temperatura errazago hartzeko eta babesteko plastikozko tapa txiki bat jarri diogu.
Globoak pisu maximo bat altxatzea zuenez kaxa bere osagai guztiekin pisatu dugu eta pisu maximoa betetzen du justu justu, kilo bat eta 50 gramu-ko pisuarekin.

Comments: (0)

Euskalmetekin akordioa


Aenak ez ziguenez baimena eman globoa botatzeko, gure irakaslearen ezagun bat euskalmeten lan egiten duenez eta beraiek ere gure proilektuaren antzeko zerbait egin behar dutenez ea beraiekin globoa bota genezakeen galdetu zion.
Baiezkoa eman zigunean, Bird Center, txorien migrazioa aztertzeko duten zentru bat zeukatela eta bisita bat egin genezakeela komentatu zigun. Euskalmetek globo sondak botatzeko estazio automatiko bat jarri dute eta ostiral hontan inauguratuko dute. Guk gure globoa botatzeko eguna, Aste Santuak eta egun batzuk beranduago izango da. Apirila bukaera eta Maiatza hasiera bitartean.

2012-03-05

Comments: (2)

Manta termikoa jartzen

Estratosferan gure zundak jasango duen tenperaturari eusteko manta termiko batekin estaliko degu. Manta termikoa mendi materialeko dendetan saltzen dute, oso merke, eta erreskateetan zein edozein anbulantzitan ikus dezakezuen materiala da. Bi alde ditu, bat urre kolore eta bestea zilar koloreduna. Urre koloreduna kanpotik jarriz mantak beroa ematen du, eta alderantziz hotza.
Gaurko saioan manta termikoarekin zunda estaltzen aritu gera, argazkitan ikus dezakezun bezala.